Karramarro
Karramarroa edo hamarratza Brachyura infraordenaren krustazeo dekapodoa da. Brachyura izenak "buztan motza" esan nahi du.
- Artikulu hau hamarratzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «amarratza».
Karramarroa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Decapoda |
Infraordena | Brachyura |
Atalak eta azpiatalak | |
|
Exoeskeleto gogorrez estalita, atzapar bi ditu. 6.793 espezie ezagunak[1] itsastarrak, ur gezatakoak eta lehortarrak dira.
Ezaugarri orokorrak
Karramarro espezie gehienek sexu dimorfismoa dute. Arrek matxarda handiagoak izaten dituzte emeek baino. Bestalde emeen abdomena arrena baino zabalagoa da, arrautzak bertan eramaten baititu atzeko hankek lagunduta.
Zefalotoraxak osatzen du animaliaren gorputza. Abdomena nahiko murrizturik dago eta zefalotoraxaren azpian tolesturik kokatzen da espezie gehienetan.
Dekapodoen taldean dagoenez bost hanka pare ditu. Hasiera batean ibiltzeko balio badute ere, aurreneko parea moldaturik dauka eta matxardak garatu ditu. Aurreneko pare hori gainerako hankak baino askoz haundiagoa da eta hainbat funtzio ditu: elikagaiak hartzea, erasoen aurrean babestea eta gainerako karramarroekiko harreman sozialak eratzea.
Mugimendua eta jokaera
![](../I/Gecarcinus_quadratus_(Nosara).jpg.webp)
Karramarroak ibiltari onak dira. Alboraka ibiltzen dira eta abiadura handia hartzen dute. Espezie batzuek hanka zapalak dituzte, hegatsen antzera, eta horiek igerilari trebeak dira.
Karramarroek jokaera oso konplexuak izaten dituzte eta matxarden bidez komunikazio gaitasun handia lortzen dute. Animalia erasokorrak izan ohi dira espezie berekoen artean, arroketako zuloak eskuratzeko orduan adibidez, eta arren arteko borrokak ohikoak izaten dira eme bila ari direnean.
Habitata
Karramarro espezie gehienak bentonikoak dira, hau da, ur azpiko honkoetan dauden arroketan ibiltzen dira. Marearteko eremuak ibiltzen dira harrapakin bila eta itsasbeheran uretatik kanpo arazo gabe ibiltzen dira, bizimodu anfibioa eginez.
Elikadura
Karramarroak orojaleak dira. Algataz elikatzen dira gehienbat baina animalia ornogabe batzuk (moluskuak, zizareak, krustazeo txikiak...), onddoak, bakterioak eta detritusak ere jaten dituzte. Ugalketa sasoian karramarro bikoteek batera egiten dute lan janaria bilatzeko orduan eta arrautzak zaintzerakoan.
Sailkapena
Brachyura infraordenak 93 familia ditu[2]. Hona hemen nagusiak:
- Podotremata atala
- Cyclodorippoidea
- Homolodromioidea
- Dromioidea
- Homoloidea
- Raninoidea
- Eubrachyura atala
- Heterotremata azpiatala
- Calappoidea
- Leucosioidea
- Majoidea
- Hymenosomatoidea
- Parthenopoidea
- Retroplumoidea
- Cancroidea
- Portunoidea
- Bythograeoidea
- Goneplacoidea
- Xanthoidea
- Bellioidea
- Potamoidea
- Pseudothelphusoidea
- Gecarcinucoidea
- Cryptochiroidea
- Thoracotremata azpiatala
- Pinnotheroidea
- Ocypodoidea
- Grapsoidea
- Heterotremata azpiatala
Gastronomia
![](../I/Crabmasala.jpg.webp)
Karramarroak prestatzeko ehunka errezeta daude. Batzuetan osorik, bestetan egosita edo zopa batean jaten dira[3].
Galeria
- Corystes cassivelaunus
- Atelecyclus rotundatus
- Geocarcinus quadratus
- Stenorhynchus seticornis
- Grapsus grapsus
- Thia scutellata
- Macrocheira kaempferi
- Ocypode quadrata
- Uca pugnax
- Lyreidus tridentatus
Erreferentziak
- Walters, Martin & Johnson, Jinny. "The World of Animals". Bath: Parragon, 2007.
- P. K. L. Ng, D. Guinot & P. J. F. Davie Systema Brachyurorum: Part I. An annotated checklist of extant Brachyuran crabs of the world
- The Guardian: Scientists say lobsters feel no pain