Karpin Abentura

Karpin Fauna (lehen Karpin Abentura) Karrantzako Biañez auzoan dagoen zentroa da. Bertan arrazoi ezberdinengatik libre bizi ezin den fauna basatia jasotzen da. Besteak beste, otsoak, hartz arreak, igarabak, orkatzak, makakoak eta hegazti harrapariak[1]. Zentroak 20 hektarea ditu eta gunea bisitariei zabalduta dago. Hain zuzen ere, fundazio batek uztiatzen du zentroa, bisitarien sarrerekin jasotako baliabide ekonomikoak animalien zainketarako erabiliz.

Karpin Abentura
Zooan dagoen hartz bat
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaKarrantza
Koordenatuak43°14′27″N 3°20′43″W
Map

    Babesean hartutako animaliez gain, badu adintxikikoei bereziki zuzendutako gune tematiko bat: dinosauroen harana eta piztien lorategia hain zuzen ere[2].

    Zentroaren helburua

    Karpin Faunan babesean hartutako animaliak gizakiak eragindako egoera kaltegarrien ondorioz ezin dira libre bizi. Hala nola, trafiko ilegala jatorri dutenak, maskota abandonatuak, gatibutzan jaiotakoak, tirokatuak eta orokorrean sufrimendua pairatutako animaliak jaso egiten dira. Babes zentroan ez da animaliekin inolako ikuskizunik egiten eta gatibutzan jaiotako animaliak ez ugaritzearren, bertan bizi direnek ezin dute ugaldu.

    Karpin Faunaren helburu nagusia, babesean hartutako animaliek bertan harrera izan arte zeukaten bizi egoera txarrak eten eta bizitza osorako ahalik eta baldintza duinenak eskaintzea da. Modu berean ingurumenaren arloko hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatzea du helburu, fauna babestearekin, errespetuarekin eta espezieen biodibertsitatearekin zerikusia duten gaietan. Ikastetxeak bertara joan eta bisita gidatuak egiteko aukera daukate ikasleen ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzearren.

    Karpin Faunak helburu didaktikoa du ere: espezieen eboluzioaren kontzeptua lantzea eta sortu zenetik gaur egunera arte Lur planetak izandako bilakaera aztertzea. Era atsegin eta dibertigarrian egiten du lan hori, baina baita zorroztasun handiz ere. Bisitan parkeko eremu guztiak ezagutu daitezke: “Animalia”, Terrasauro, Gastornisland, Chavarri Jauregia, Dinotxiki eta erakusketa-aretoak.

    “Animalia” atalean, Karpin Faunan bizi diren animaliei buruzko gauza gehiago ikas daiteke, espezie bakoitzaren inguruko informazio zehatza ematen duten fitxak erabiliz: habitata, elikadura, ugaltze-aldia eta abar. Gainera, zentroa bisitatzean, inguruetako argazki interesgarriak ateratzea posible da.

    Kokapena

    Karpin Fauna inguru paregabe batean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur, hezkuntza eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da.

    Tren edo autobusez: Hara joateko garraiobide publikoa oso urri da, baina autobusa edo trenarekin gerturatzea posiblea da.

    Errepidez:

    • Laredotik: Kostaldetik: A-8 (Colindres-Burgos irteera) eta N-629 lasterbide berria. Bidaiaren iraupena: 65 minutu Bilbotik.
    • Bilbotik :BI-630 errepidea. Bidaiaren iraupena: 60 minutu Bilbotik.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Geografia
    Bizkaia
    Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.