Karpatoak
Karpatoak edo Karpato mendiak[1] (errumanieraz: Munţii Carpaţi; polonieraz, txekieraz eta eslovakieraz: Karpaty; ukraineraz: Карпати. Karpaty; alemanez: Karpaten; serbieraz: Карпати, Karpati; hungarieraz: Kárpátok) Europako erdialdeko mendikate handiaren ekialdeko besoa dira, bere 1500 km luzera Errumania, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Polonia, Ukraina, Austria, Serbia eta iparraldeko Hungarian zehar doa.
Karpatoak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Gerlachovsky stit |
Garaiera | 2.655 m |
Mota | mendikate eta geologia komunik gabeko mendi sistema |
Luzera | 1.700 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°00′N 25°30′E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Geografia
Karpatoak Danubioan jaioak dira, Bratislavaren ondoan. Transkarpatia eta Transilvania inguratzen dituzte eta hego-mendebalderantz jotzen dute, Danubioan berriro bukatzeko, Errumaniako Orşovaren ondoan. Karpatoen luzera osoa 1.500 kilometrokoa da, eta zabalera 12 eta 500 km artean dago. Mendikatearen mendirik altuenak Transilvaniako goi-ordoki eta Tatra inguruan daude (mendirik altuena 2.655 m Gerlachovský štít da, Eslovakian). Karpatoek 190.000 km² azalera dute, Europan Alpeek baino ez dute handiagorik.
Normalean Karpatoak bere bakantasunean baino ez dira kontuan hartzen, hala ere, bai orografikoki, bai geologikoki zenbait mendikatetan banatuta daude. Karpatoen eta Alpeen arteko muga Danubio ibaia da, mendikate biek leku batean baino ez dira elkartzen: Bratislava inguruan dauden Leitha mendiak. Danubio bera Stara Planinarekin muga ere bada. Oder eta Morava ibaien haranak Karpatoei Silesiako eta Moraviako mendigunetik banatzen zaizkie. Beste mendikate ez bezala, Karpatoak ordokiez inguratuta daude, hego-mendebaldean zabaldi panoniarraz, hegoaldean Danubio hegoaldeko zabaldiaz eta ipar-ekialdean Galitziako zabaldiaz hain zuzen ere.
Banaketa
Mendikate handiena Tatrak da.
Banaketa horizontala
- Kanpoaldeko Karpatoak.
- Barrualdeko Karpatoak.
Banaketa bertikala eta orokorra
Hauxe da Karpatoen banaketa ohikoa (zenbakiak mapari dagokie):
- Mendebaldeko Karpatoak:
- 1 Kanpoaldeko Mendebaldeko Karpatoak (berde ilunez)
- 2 Barrualdeko Mendebaldeko Karpatoak (berde argiz)
- Hego-ekialdeko Karpatoak:
- Ekialdeko Karpatoak
- 3 Kanpoaldeko Ekialdeko Karpatoak (laranja ilunez)
- 4 Barrualdeko Ekialdeko Karpatoak (laranja argiz)
- 5 Hegoaldeko Karpatoak -baita Transilvaniako Alpeak ere- (urdin argiz)
- 6 Mendebaldeko errumaniar Karpatoak (gorriz)
- 7 Transilvaniako goi-ordokia. (morez)
- 8 Karpato serbiarrak (arrosaz)
- Ekialdeko Karpatoak
- Kanpoaldeko karpatiar sakonuneak.
Herrialdeak: