Karonte (liburua)
"Karonte" Asel Luzarraga idazle bilbotarraren liburua da. 2005ean argitaratu zen, Elkar argitaletxearen eskutik. 2003ko "CAF-Igartza Literatur Sorkuntzako Beka" irabazi zuen.
- Artikulu hau Asel Luzarragaren liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karonte (argipena)».
Sinopsia
Urtebete koman eman ondoren guztiz sendaturik itzultzen da etxera Amets Olazar, eta han du zain Naroa, 18 urteko lehengusina argentinarra. Hasierako normaltasun itxura horren pean gauza arraroak hasiko dira sumatzen ordea: Ametsen izaeraren eta ezagupenen aldaketa, inguruan zelatan dabiltzan pertsona ilunak... Zientzia fikziozkoa dirudien argumentua gure egunetara ekarriz, teknologia berriak giza kontzientziaren kontrolerako erabiltzen diren gizartearen posibilitateak arakatzen ditu, Bilbotik Tokiorako joan-etorri zorabiozkoan. Horrez gainera, misterioa eta maitasuna dira testuaren elementu nagusiak[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |