Karnak

Karnak (al-Karnak, الكرنك, "hiri gotortua", Antzinako Egipton Ipet Sut, "tokirik gurtuena" deitua), Egiptoko herri txiki bat da, Nilo ibaiaren ekialdeko ibarretik gertu dagoena. Antzinako Egiptoko multzo erlijiosorik handiena zuen antzinako Tebaseko gune bat zen.

Ipet Sut:
ip
t
Y1Vstststt
O49

Karnak
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
Koordenatuak25°43′06″N 32°39′29″E
Map
Altitudea82 m, itsas mailaren gainetik
    Pinediem I.aren estatua Karnakeko Amon jainkoaren tenpluko lehen patioan
    Gela hipostiloko kapitela

    Karnakeko tenplu multzoa

    Sakontzeko, irakurri: «Karnakeko Tenpluko Konplexua»

    Mendeetan zehar, toki hau, eragin gehien izan zuen Egiptoko gune erlijiosoa izan zen. Tenplu nagusia, , Amon jainkoaren gurtzari eskainia zegoen, baina, Egiptoko beste tenplu batzuetan bezala, beste jainko eta jainkosa batzuk ere gurtzen ziren.

    Karnakeko tenplu multzoa, honako tenplu hauek osatzen dute:

    Tenplutxo asko eta tamaina txikiagoko kaperak ere badaude, baita gune nagusiak inguratzen zituzten harresien barnean gela eta biltegi asko ere.

    Diodoro Sikulok dioenez, Tebaseko antzinakoena den Karnakeko Amonen Tenplua, eta egiptoar tenplu gehienen arteko ezberdintasun nagusia, tenplua bera eraikitzeko, eta ondoren zabaltzeko, behar izan ziren denbora eta ahalegina da. Hogeita hamar faraoik parte hartu zuten euren eraikinekin, multzoa, bere tamainagatik (hogeita hamar hektarea inguru) sekula ezagutu ez zen bezalako talde batean bihurtuz.

    Sarrerak, bi pilono handiren artean, Amonen ikur diren ahari burudun esfinge etorbide (dromos) bat du aurretik. Arkupedun patio handi batetara sartzen da, non, ezkerretara, Seti II.a faraoiaren tenplutxo bat, Taharqoren zutabea eta Pinediem I.aren estatua monumentala aurkitzen diren, eskumatara, Ramses III.aren tenplua, aurrean, gela hipostiloa, eta hondorago oraindik, Tutmosis I.a eta Hatshepsuten obeliskoak; ondoren, gela sorta bat dago, patio txikiagoekin, eta santutegia, bertara, faraoia eta apaizak bakarrik sar zitezkeelarik.

    Gela hipostiloa, oraindik euren inskripzioak mantentzen dituzten zutabe askoz osatua dago, eta zutabe horietako batzuk, oraindik mantentzen dituzte jatorrizko margoaren arrastoak. Euren kapitelek papiro forma dute (papiriformeak). Santutegia tenpluaren erdian dago.

    Antzinako Egipton, tenpluen eraikuntza, beti santutegitik abiatzen zen, horrek, Karnak erditik hasi eta barrutirako sarreretatik eraikitzen amaitu zela esan nahi duelarik. Talde guztia oso modu aberatsean apaindua eta kolore biziz margotua zegoen.

    Karnakeko multzoa, ezagutzen den gurtza erlijiosoko multzorik antzinakoena da mundu osoan. Aire libreko museo erraldoi bat, Antzinako Egiptoko kulturako arrasto garrantzitsuak erakusten dituena. Gizako piramideen ondoren, Egiptoko tokirik bisitatuena da.

    Antzinako Tebas bere nekropoliekin deitutako multzoaren zati da, UNESCOk, 1979an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.