Karmelo Etxenagusia
Karmelo Etxenagusia Uribe (Iurreta, 1932ko apirilaren 24a - Bilbo, 2008ko azaroaren 6a) euskal idazle eta apaiza izan zen. 1965etik euskaltzain urgazle izan zen eta 1995etik 2008ra Bilboko elizbarrutiko gotzain laguntzaile.
Karmelo Etxenagusia | |||||
---|---|---|---|---|---|
1995eko irailaren 8a - Elizbarrutia: Auzegera (en)
1995eko irailaren 8a - 2008ko otsailaren 5a Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Iurreta, 1932ko apirilaren 24a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Bilbo, 2008ko azaroaren 6a (76 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, idazlea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Kidetza | Euskaltzaindia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Bizitza
Iurretan jaioa, apaiz ikasketak Gordexola, Artea eta Gasteizko seminarioetan egin zituen. 1955ean apaiztu zen Begoñan eta ondoren Derio seminarioko irakasle izendatu zuten. Geroago Madrilen eta Erroman jarraitu zituen ikasketak.
Gaztetatik izan zuen euskara lantzeko grina. Besteak beste, bizkaierako klasikoak, Orixe, Lizardi, etab. irakurtzen ikasi zuen euskara literarioa. 1967an seminarioko ikasketetan euskara ikasgai bihurtu zuten eta Etxenagusia izan zen irakasle. 1969an, Mikel Zaraterekin batera, Derioko Udako Ikastaroak sortu zituen, helduen alfabetatzea bultzatzeko. Aldi berean, ikastaro horien inguruan sortu zen Labayru ikastegiaren sortzaile eta bultzatzaile esanguratsuenetakoa izan zen.
Bilboko elizbarrutian liturgia lanak euskaratzen jardun zuen, beste euskal elizbarrutietako hainbat kideren lankidetzaz, besteak beste, Manuel Lekuona, Lino Akesolo, Joan Mari Lekuona, Joxe Mari Aranalde, etab.
1995eko irailaren 8an Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuten eta kargu horretan iraun zuen 2008ko apirilean erretiratu zen arte. Apirilaren 24an ohorezko euskaltzain izendatu zuten. 2008ko azaroaren 6an hil zen Bilboko Begoña auzoko Andre Maria Zuriaren ospitalean, uste gabeko gaixoaldi baten ondoren.
Idazlanak
Kanpo loturak
Ikus, gainera
- Bizkaiko idazleen zerrenda