Karmele Jaio
Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a) euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna da.[1]
Karmele Jaio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1970eko martxoaren 19a (54 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatoa eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
karmelejaio.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
EHUn Informazio zientzietan lizentziatu eta gero, kazetari lana bete du hainbat idatzizko komunikabidetan, hala nola Euskaldunon Egunkarian edo Garan. Beste egunkari batzuetarako iritzi zutabeak ere idazten ditu, Diario de Noticias de Álavan, Deian, Diario de Noticias de Gipuzkoan eta El Paísen, esaterako. Zenbait komunikazio bulegotako buru izan da. Egun, Emakunderen komunikazio arduraduna da.[1]
Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, eta hainbat sari jaso zituen: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria.
Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, Las manos de mi madre izenburupean eta Ttarttalo argitaletxearen eskutik. Halaber, zinemarako bertsioa zuzendu du Mireia Gabilondok, 2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatzekoa.
Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an Musika airean eleberria. Poesia ere idatzi du, 2015ean Orain hilak ditugu, bere lehen poesia-liburua argitaratu du.
2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[2]
2020an euskarazko literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Aitaren etxea nobelagatik. [3]
2022an, Korrikaren 22. edizioaren azken mezuaren egilea izan zen. Egurrezko lekukoaren barruan Euskal Herri osoan zehar herriz herri eta eskuz esku 2.575 kilometro egin zituen bere idatziak. Donostiako helmugara iritsita, Karmele bera eta Aize Otaño arduratu ziren azken metroetan eramateaz eta gazteiztarra berak sortutakoa irakurtzeaz.[4][5][6]
Lanak
Narrazioa
Eleberria
- Amaren eskuak (2006, Elkar) [11]
- Musika airean (2010, Elkar)[12]
- Aitaren etxea (2019, Elkar)[13]
- Maitasun kapitala (2023, Elkar).[14][15]
Haur eta Gazte Literatura
- Aitaren sekretua. Alexander Jaio il. Emakunde, 2008.[17]
- Putz egin eta ikusiko duzu. Mikel Casal il. Elkar, 2021[18].
Beste hizkuntzetara antologiak
Amaren eskuak
Musika airean
- Music in the Air (Ing.)
Hamabost zauri
- Fifteen Wounds (Ing.)
Zu bezain ahul
- As Weak as You (Ing.)
Ez naiz ni
- I’m Not Me (Ing.)
Sariak eta merezimenduak
- 2006, Beterriko Liburua Saria Amaren eskuak lanagatik.[26]
- 2006, Zilarrezko Euskadi Saria Amaren eskuak lanagatik.[27]
- 2006, 111 Akademia Saria Amaren eskuak lanagatik.[28]
- 2007, Zazpi Kale Saria Amaren eskuak lanagatik.[27]
- 2010, II Ezequiel Etxebarria Saria Amaren eskuak lanagatik.[29][30]
- 2012, VII Igartza Saria Amaren eskuak lanagatik.[27]
- 2015, Euskaltzain urgazle izendatua 2015eko uztailaren 17an [31]
- 2019, 111 Akademia Saria Aitaren etxea lanagatik.[28][32]
- 2020, Euskadi Literatura Saria Aitaren etxea lanagatik. [3]
Erreferentziak
- Aurmendi, Mikel. (2010-05-07). «Karmele Jaio, idazlea: "Zoriontasuna azkenean uneak dira, ez gauza absolutua"» Euskonews (531).
- «Sei euskaltzain urgazle gehiago ditu Euskaltzaindiak» Berria 2015-07-20.
- Berria. «Jaio, Astiz eta Asiain saritu dituzte Euskadi Literatura Sarietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- «Karmele Jaiok 2022ko Korrikarako egin duen mezua» EITB 2022-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
- (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Korrika 2022: Karmele Jaiok idatziriko mezu osoa» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
- «Hasiera» Korrika (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
- Jaio, Karmele.. (2004). Hamabost zauri. Elkar ISBN 84-9783-168-3. PMC 57992201. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Jaio, Karmele, (1970- ). (2007). Zu bezain ahul. (2. argit. argitaraldia) Elkar ISBN 978-84-9783-513-8. PMC 863179071. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Jaio, Karmele, (1970- ). (L.G. 2012). Ez naiz ni. Elkar ISBN 978-84-9027-035-6. PMC 863220248. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- .
- Jaio Eiguren, Karmele, 1970-. ([2006]). Amaren eskuak. Elkar ISBN 84-9783-342-2. PMC 433922817. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Jaio, Karmele, (1970- ). (D.L. 2009). Musika airean. Elkar ISBN 978-84-9783-732-3. PMC 863180710. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Jaio, Karmele. (D.L. 2019). Aitaren etxea. Elkar ISBN 978-84-9027-844-4. PMC 1128155362. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-21). «Nola ari garen maitatzen gogoetatzeko gonbita da Karmele Jaioren ‘Maitasun Kapitala’ nobela» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
- «Maitatzen ikastea eta desikastea» Berria 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
- Jaio, Karmele.. (2015). Orain hilak ditugu. (2. arg. argitaraldia) Elkar ISBN 978-84-9027-399-9. PMC 962270063. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Jaio, Karmele. (2008). Aitaren sekretua. Emakunde ISBN 20..
- Jaio, Karmele. (2021). Putz egin eta ikusiko duzu. Ikaselkar.
- Best European fiction 2017. (First edition. argitaraldia) ISBN 1-62897-143-6. PMC 943594630. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- «Karmele Jaioren bi idatzi, 2017 europar fikzio onenaren artean» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Emekiro : verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland. Zirimiri Press cop. 2011 ISBN 978-94-90042-02-8. PMC 701029054. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- «Kristalezko ontziak / Glass Containers — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- Jaio, Karmele, 1970-. ([2008]). Las manos de mi madre. Ttarttalo ISBN 978-84-9843-117-9. PMC 433970741. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Jaio, Karmele,. Her mother's hands. ISBN 978-1-912109-31-9. PMC 1043913754. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Jaio, Karmele, 1970-. (2009, c 2009). Mutters Hände Roman. Pahl-Rugenstein ISBN 978-3-89144-423-8. PMC 608695684. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- (Gaztelaniaz) «Beterriko Liburua saria, Karmele Jaioren 'Amaren eskuak'-entzat» El Diario Vasco 2007-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-01-29).
- «Jaio, Karmele» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- Erredakzioa. (2020-05-08). «Karmele Jaiok irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- «Euskara - Lehiaketak - Ezekiel Etxebarria Saria» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
- «ERMUA / Karmele Jaio recibe el premio Ezekiel Etxebarria» El Correo.
- (Gaztelaniaz) irudia, Komunikazioa eta. «Jaio Eiguren, Karmele» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
- Astiz, Iñigo. «Jaio saritu du 111 Akademiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
Kanpo estekak
- «Karmele Jaio», Euskal Idazleen Elkartea.
- «Karmele Jaio», Literaturaren Zubitegia.
- (Gaztelaniaz) «Karmele Jaio traducirá al castellano su novela 'Amaren eskuak', premiada en la Feria del Libro», El País, 2007-06-08.
- Sustrai COLINA: «Karmele Jaio: "Kanona bihurtzeko askoz errazagoa nuke gizona banintz"», Argia, 2343. zenbakia, 2012-11-04.
- Karmele Jaio-ren bloga
- Amaren eskuak Trailer
- [podcast-a] Begoña Beristainek Karmele Jaiori elkarrizketa. (2020ko urtarrilaren 31a)
- Karmele Jaio, Gaur fikzioa irakurtzera gonbidatzen zaitut, TEDxVitoria Gasteiz, 2017
![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Karmele Jaio |