Karmele Goñi

Karmele Goñi Auzmendi (Tolosa, 1926ko abenduaren 21a - Bilbo, 2017ko ekainaren 7a) euskal etnografo eta antropologoa izan zen, Aranzadi Zientzia Elkartearen eremu horietako arduraduna 1947tik 1957ra arte.[1] Bere etnografia lanak Jose Migel Barandiaranek gidatuta egin zituen, batez ere Zerain eta inguruetan zentratuta.[2] Euskaltzalea, Bilbon euskara indartzeko hainbat lan egin zituen, beste batzuen artean Resurreccion Maria Azkue ikastolaren sorrera. 2015ean Bilboko Ilustre izendatu zuten.

Karmele Goñi

museo zuzendari

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1926ko abenduaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2017ko ekainaren 7a (90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraketnografoa eta antropologoa
Jasotako sariak
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Biografia

1926an Tolosan jaioa, etnografian eta antropologian interesa izan zuen. Bi familia oso ezberdintzat hartzen zituen Karmelek bere aitarena eta amarena. Aitaren familia Tolosako industriari lotutakoa zen, poxpolo fabrikaren bidez. Karmeleren aitona Zesareok Suitzan ingeniaritza ikasi eta Tolosan torloju fabrika bat sortu zuen. Familiak harreman handia zuen Euzko Alderdi Jeltzalearekin. Auzmendi familia Goierritarra zen, aitona Ataungoa, karlista eta Bigarren Karlistaldiaren ondotik Argentinara ihes eginda soldaduskara ez joateko. Bere amona, Dorotea Goia, Zerainen jaioa, Argentinara eraman zuten hotel baten kargu har zezan. Bertan ezagutu zuen aitona, ezkondu, eta Euskal Herrira itzuli ziren. Karmeleren ama, Felisa Auzmendi, Pauen ikasia, gazte ezkondu zen Eugenio aitarekin.[3]

Espainiako Gerra Zibilak Zerainen harrapatu zuen eta familia guztiz sakabanatu zen. Aita kartzelatu zuten eta fabrika militarizatu. Amonarekin Zerainen, kantu eta kontakizun ugari jaso zituen, eta hortxe piztu zitzaion antropologia eta etnografiari buruzko interesa.[3] Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia eta Antropologia Sailaren arduradunaren idazkari izan zen 1947tik 1957ra artean. Bertan Eusko Folklore urtekariari berrekin zion. Bertan zegoela Jose Migel Barandiaranen gidaritzapean ikerketak egiten hasi zen.[4] 1955an bere lehenengo lana argitaratu zuen, Algo sobre la Parzonería General de Guipúzcoa y Alava.[5] Hortik aurrera beste hainbat lan argitaratu zituen Zeraingo etnografiak eginez.[6]

Etniker-Gipuzkoa taldeko kide izan zen 1964tik aurrera. 1966an euskararen ikaskuntza Bilbon bultzatzeko askoz Resurrección María de Azkue ikastola bultzatu eta katekuma euskaraz irakastea bultzatu zuen Bilboko parrokia ezberdinetan. 1977tik 1986ra bitartean Deia egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide izan zen. Aldi berean, 1980tik aurrera Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoaren zuzendaria izan zen, 1997ra arte. Bertan zuzendaritza administratiboa zein zientifikoa eraman zuen aurrera.[4]

1988an Contribución al Atlas Etnográfico de Euskalerria: Investigaciones en Bizkaia y Guipúzcoa argitaratu zuen Eusko Ikaskuntzaren bidez.

Sariak eta Aitortzak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Tolosak bere kulturgileei omenaldia. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 98 or. ISBN 84-7231-525-8..
  2. Anuario de Eusko Folklore nº 37. 1991. (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).
  3. Bidegileak: Etienne Salaberri, Inazio Barriola, Karmele Goñi, Martin Ugalde. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 1996 (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).
  4. «Karmele Goñi Auzmendi» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).
  5. Soinuenea. (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).
  6. Karmele, Goñi Auzmendi. (). Etnografía de Zerain. II. Usos del grupo doméstico. (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).
  7. «Karmele Goñi goian bego - Gerediaga Elkartea» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Bibliografia

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.