Karmele Artetxe

Karmele Artetxe Sanchez (Zamudio, 1976ko azaroaren 12a) Historian doktorea, ikertzailea eta EHUko irakaslea da, Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen 2010eko urritik 2014ko martxora arte.[1]

Karmele Artetxe


Udako Euskal Unibertsitateako errektore

2010 - 2014
Bizitza
JaiotzaZamudio, 1976ko azaroaren 12a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: karmele-artetxe-sanchez

Esparru akademikoan euskarak duen presentzia neurtu eta historian zehar izan duen bilakaera aztertu du. Horixe zen 2010ean bere doktorego tesian landu zuen gaia.[2][3][4] Azterketaren ondorioz argi ikusten du euskara jasoak ibilbidea egin baldin badu, izan dela hizkuntzaren gaineko atxikimendu bereziki handia izan zuten pertsonek egin zutelako.[5] Euskarak unibertsitate mailan egoera azpi-instituzionala duela erakutsi du geroago ere.[6]

Xabier Isasi eta Karmele Artetxe Inguma datu-basearen bigarren bertsioa aurkezten (Egunkaria, 2003-01-24)[7]

Azterketa hori egiteko oinarria Inguma datu-basearen informazioa izan zen. Artetxe bera izan zen datu-base hori osatzen aritu izan zen lehen langilea, 2000. urtean hasita. Euskara batuaren garaian unibertsitate mailan euskaraz zer egin den eta nork egin duen kontsultatu daiteke Inguman (argitalpenak, hitzaldiak, ikastaroak, tesiak eta irakasgaiak).[8]

Inguma datu-basearen egile nausietako bat izan da Karmele Artetxe.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2000. urtean sortutako web aplikazio honetan unibertsitate mailako jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da. Euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko-intelektual osoa jasotzea da bere helburua. Nahiz eta 40.000 dokumentu baino gehiago dauzkan oraindik ez du helburu hori bete osotasunean. 2018an guztira 194 erakunderen lana katalogatuta zegoen. 40.680 erreferentziatik gora (2.504 liburu) eta 10.731 egileen lana eskaintzen zituen.

Lanak

Karmele Artetxek hainbat artikulu argitaratu eta hitzaldi/ikastaro eman ditu. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako lanak 30 baino gehiago dira.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.