Karmel mendia
Karmel mendia[1] (hebreeraz: הר הכרמל, Har Ha'Karmel; arabieraz: جبل الكارمل Jabal al-Karmil; grezieraz: Κάρμηλος, Kármēlos) Israelgo mendilerroa da, Mediterraneo itsasoaren hurbil dagoena. Triangelu formakoa, 26 km-ko luzera eta 7 km-ko zabalera du. Alturarik handiena 550 metrokoa da. Haifa hiriaren zati bat bertan dago eta baita Nesher edo Tirat Karmel herriak ere. Bere izenaren osagaiak karmen "baratza" eta El "Jainkoa" dira[2].
Karmel mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Rom Carmel (en) |
Garaiera | 545 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 50 km |
Zabalera | 20 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°40′21″N 35°01′24″E |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Haifa barrutia |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
2012an UNESCOk bertan dauden Nahal Me'arot / Uadi el-Mughara leizeak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.[3]
XII. mendean, Elias profetak Karmel mendian ikusi zuen laino zuria Sortze Garbiaren promesa izan zela gogoratzeko, kristau talde batek (agian ermitau edo gurutzatuak) bertan Karmel mendiko Andre Mariaren anaien ordena ezarri zuen, Karmengo Ama Birjinaren debozioa hedatu zuena.