Karmania
Karmania[1] (antzinako grezieraz: Καρμανία) Asia erdialdeko antzinako eskualde baten izena da. Akemenestar eta Sasaniar Inperioen satraperria izan zen, egungo Irango Kerman probintzian zegoena.
Iparraldean Partia eta Ariana, ekialdean Drangiana eta Gedrosia, mendebaldean Persis eta hegoaldean Pertsiar Golkoa zituen. Mendilerro nagusia Semiramidis mendiak (grezieraz Σεμειραμίδος ὄρος, ziur asko egungo Elburz mendiak) eta ibai nagusiak Anamis (egungo Ibrahim Rud), Corios (egungo Shur Rud) eta Bagrada (egungo Nabend) zituen.
Bertokoek karmaniar (antzinako grezieraz: karmanoi; latinez: carmanii) zuten izena eta, Ptolomeoren esanetan tribuetan banaturik zeuden.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.