Karlos XII.a Suediakoa

Karlos XII.a (Stockholm, 1682ko ekainaren 17a - Frederikshald, 1718ko azaroaren 30a) Suediako erregea izan zen 1697tik 1718ra bitartean. Karlos XI.a bere aitaren ondorengo izan zen, hamabost urte zituela. Errusia, Danimarka, Polonia eta Saxoniako lurraldeak, Suedia gero eta indar handiagoa hartzen ari zelako kezkaturik, kontra aliatu zitzaizkion (1699), eta Iparraldeko Gerra Handia hasi zen. Zenbait gudutan arrakasta handiak lortu zituen: Federiko IV.a Danimarkakoaren kontra (Travendhaleko Bakea, 1700), Errusiako Petri I.a Handiaren kontra (Narvako gudua, 1700) eta Augusto II.a Poloniako errege eta Saxoniako hauteslearen kontra (Dunako Gudua, 1701). Bakea sendotu ordez, Polonia beretu nahiago izan zuen; Stanislas Leszcynski jarri zuen han errege. Augusto II.a Saxoniatik bertatik ere kanpora egotzi nahi izan zuen (Altranstädteko Bakea, 1706). Petri Handia Errusiakoari eraso zion, eta Ukrainan barrena sartu zen. Poltavako Guduan (1709), ordea, hark menderatu zuen, eta Turkiara ihes egin behar izan zuen Karlos XII.ak (1709-1714). Handik aurrera hondamenak pilatu ziren: Stanislas Poloniako erregetzatik kendu zuten, eta Danimarkak Suedia hegoaldea inbaditu zuen. Suediara itzuli zenean (Turkiatik ihes egin eta hamalau gau eta egunez Habsburgotarren lurraldeak eta Germaniakoak ezkutuan igaroz), gauzak zuzendu eta Danimarkari Norvegia kentzen ahalegindu zen. Fredrikshalden Setioan hil zen. Alderdi militarrez gainera, zientzia eta teknikako gai askotan aditua zen, eta gerrak utzi zion denboran, Suediako artearen eta literaturaren bultzatzaile izan zen.

Karlos XII.a Suediakoa

Suediako monarka

1697ko apirilaren 5a (juliotar egutegia) - 1718ko azaroaren 29a (juliotar egutegia)
Karlos XI.a Suediakoa - Ulrika Eleonor Suediakoa
Bizitza
JaiotzaThe Royal Court Parish (en) Itzuli eta Stockholm, 1682ko ekainaren 27a
Herrialdea Suedia
HeriotzaHalden, 1718ko abenduaren 11 (36 urte)
Hobiratze lekuaQ28379916 Itzuli
Heriotza moduaborrokan hilda: guduan hila
Familia
AitaKarlos XI.a Suediakoa
AmaUlrika Eleonor Danimarkakoa
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Palatinate-Zweibrücken (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
Hizkuntzaksuediera
Irakaslea(k)Andreas Nordenhielm (en) Itzuli
Erik Lindschöld (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra eta monarka
Altuera176 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 8509033 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos XII.a Suediakoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.