Karlos VI.a Frantziakoa

Karlos VI.a Frantziakoa (Paris, 1368ko abenduaren 3a - Paris, 1422ko urriaren 21a), Zoroa (frantsesez: le Fol edo le Fou) eta Maitatua (frantsesez: le Bien-Aimé) ezizenez ezaguna, 1380-1422 bitartean Frantziako erregea izan zen. Ehun Urteko Gerrak markatu zuen bere erreinaldia. Ezizena pairatzen zuen eskizofreniatik zetorkion.

Karlos VI.a Frantziakoa

Frantziako erregea

1380ko irailaren 16a - 1422ko urriaren 21a
Karlos V.a Frantziakoa - Karlos VII.a Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaParis, 1368ko abenduaren 3a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzaantzinako frantsesa
HeriotzaParis, 1422ko urriaren 21a (53 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza modua: malaria
Familia
AitaKarlos V.a Frantziakoa
AmaJoana Borboikoa
Ezkontidea(k)Isabeau Bavariakoa  (1385eko uztailaren 17a, 1385eko uztailaren 17a (egutegi gregorianoa) -  1422ko urriaren 21a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Western Christianity (en) Itzuli

Find a Grave: 21052 Edit the value on Wikidata

Biografia

Karlos V.a Frantziakoa eta Joana Borboikoa izan zituen gurasoak. Gobernu oneko erregea izan zen, erotu zen arte (1392). Handik aurrera gerra zibila piztu zen Frantzian (Armagnactarrak eta Borgoinatarrak). Henrike V.a Ingalaterrakoak Borgoinatarren alde egin zuen, eta Azincourteko gudua (1415) irabazi zuen. Bere erreinaldiaren bukaeran Troyesko hitzarmena sinatu zuen, bere semea gaitzetsi eta oinordeko Henrike V.a izendatuz.

Ezkontza eta seme-alabak

Karlos 1385ean Elisabet Bavariakoarekin ezkondu zen. Hamabi seme-alaba izan zituzten:

  • Karlos (1386-1386)
  • Joanes (1388-1390)
  • Elisabet (1389-1409), Rikardo II.a Ingalaterrakoa eta Karlos Orléanskoarekin ezkondu zena.
  • Joana (1391-1433), Joanes VI.a Bretainiakoa ezkondu zuena.
  • Karlos (1392-1401)
  • Maria (1393-1438), moja
  • Michelle (1395-1422), Filipe Borgoinakoarekin ezkondu zena.
  • Luis (1397-1415)
  • Joanes (1398-1417)
  • Katalina (1401-1438), Henrike V.a Ingalaterrakoa eta Owen Tudorrekin ezkondu zena.
  • Karlos (1403-1461), oinordekoa
  • Filipe (1407-1407)

Odette Champdiverskoa maitalearekin Margarita alaba izan zuen.

Erreferentziak


Aurrekoa
Karlos V.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1380-1422
Ondorengoa
Karlos VII.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VI.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.