Karlos Luis Borboikoa

Karlos Luis Borboikoa eta Bragantzakoa (Madril, 1818ko urtarrilaren 31 Trieste, 1861eko urtarrilaren 13a), Montemolíneko kondea, Karlos VI.a izenarekin Karlismoaren Espainiako tronurako errege-nahi izan zen. Haren gurasoak Karlos Maria Isidro Borboikoa eta María Francisca Bragantzakoa izan ziren.

Karlos Luis Borboikoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Luis de Borbón y Braganza
JaiotzaMadril, 1818ko urtarrilaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaTrieste, 1861eko urtarrilaren 13a (42 urte)
Hobiratze lekuaTriesteko katedrala
Familia
AitaKarlos Maria Isidro Borboikoa
AmaMaria Frantziska Bragantzakoa
Ezkontidea(k)Princess Maria Carolina of the Two Sicilies (en) Itzuli  (1850eko uztailaren 10a -  ezezaguna)
Anai-arrebak
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jasotako sariak

Biografia

Madrilgo Errege Jauregian jaio zen eta haren nerabetasuna eta gazte garaia erbestean eman zuen, Portugal eta Erresuma Batuan. Lehen Karlistaldian, aitarekin batera, penintsularen iparraldeko frontean ibili zen. Gerra behin bukatuta Frantzian erbesteratu zen. 1845ko maiatzaren 18an haren aitak, Karlos Maria Isidro Borboikoak, erregetzeari uko egin zion, karlisten errege-nahia bihurtu zen. Haren aitaren asmoa bere abdikazioarekin Karlos Luisen eta Elisabet II.aren arteko ezkontza ahalbideratzea baina estrategiak ez zuen arrakastarik izan: azkenik, Elizabet 1846 Frantzisko Asiskoa Borboikoarekin ezkondu baitzen. 1846ko amaieran Karlos Luisek gerraren aldeko manifestua argitaratu zuen; Londresera joan zen eta handik gutxira Matinerren Gerra hasi zen (Euskal Herritik kanpo Bigarren Karlistaldia bezala ezaguna).

Apirilan Espainian sartzen saiatu zen baina Frantziako poliziak atxilotu zuen; orduan, Londresera itzuli zen. 1850ean María Carolina Borbikoarekin ezkondu zen. Carolina Frantzisko I.a Bi Sizilietakoaaren alaba zen, hau da, Napoliko erregea zen. Senar-emazteak Napolira joan ziren. 1855an, aita hilez gero, Espainiako tronuaren errege-nahi karlista izan zen berriro ere. Urte berean Frantzisko Asiskoa Borboikoarekin elkarrizketatu zen Boboien bi familien arteko liskarrekin bukatzeko. Saiakerak porrot izan zuen eta maiatzean, 1855ko karlisten altxamendua gertatu zen; altxamendu horrek ez zuen eragin handia izan.

Karlos Luis Borboikoa, Karlos VI.a bezala errege-nahia.

1860ko martxoan, Balearretara joan zen beste altxamendua agintzeko San Carlos de la Rápita Altxamendu Karlista alegia. Horretan, Balearren Kapitain Jenerala zen Jaime Ortegaren laguntza izan zuen. Apirilaren 1a, biak, 4000 gizonekin San Carlos de la Rápita joan ziren. Lehorreratuez gero, Ampostara joan ziren, bertan gaua egiteko asmoz. Soldaduek hasieran buruzagi karlisten asmoak ez zituzten ezagutzen baina martxan susmatu zituzten; orduan, Creu del Coll aldean sublebatu ziren eta altxamenduaren buruzagiak Ulldeconara ihes egin zuten. Apirilaren 21ean armadak Karlos Luis eta haren anaia Fernando Borboikoa harrapatu zituen. Preso hartuta Tortosara eraman zuten et han, apirilaren 23an haren tronurako eskubideei uko egin zien. Anaiak gauza bera egin zuen.

Espainiako Gobernuak askatu zituen eta, orduan, Triestera joan ziren. Han, ekainaren 15ean, egindako abdikazioak atzera egiten saiatu zen baina ordurako bere beste anaiak, Juan Borboikoa eta Bragantza balekoak bezala onartu zituen eta tronurako eskumenak bereak egin zituen. 1861an Karlos Luis hil egin zen eta Juan karlisten kandidato bakarra bezala gelditu zen, Juan III.a bezala.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Luis Borboikoa Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.