Karlos III.a etorbidea (Iruñea)
Karlos III.a etorbidea edota Karlos III.a hiribidea, ofizialki Karlos III.a Noblearen etorbidea, Nafarroako (Euskal Herria) hiriburua den Iruñea erdiguneko hiribide edo etorbide garrantzitsu bat da. Izena Karlos III.a Nafarroakoaren omenez darama.
Karlos III.a hiribidea | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Etorbidea
Etorbide edo hiribide hau oso luzea eta zabala da, Iruñeko Bigarren Zabalgunearen bi ardatz nagusietako bat delarik (bestea Nafarroa Behereko etorbidea da), Gazteluko plazan hasi eta Askatasunaren plazan amaitzen da, bere erdialdean Merindadeen plaza biribildu eta iturriduna dagoelarik. Karlos III.a hiribideak merkatal izakera du, bere bi alboetan denda ugari daudelarik, horretaz gain kultura, banka eta nafar erakundeen eraikin ofizialak ere baditu, adibidez: Nafarroako jauregia, Gaiarre antzokia, Nafarroako Kutxaren egoitza, Eroritakoen monumentua etab.
Eraikin eta eskultura interesgarriak
Karlos III.a hiribidean honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek daude:
- Gazteluko Plaza
- Karlos III.a Noblearen monumentua
- Nafarroako jauregia
- Gaiarre antzokia
- Entzierroaren monumentua
- 1978ko Sanferminen oroitarria edota German Rodriguezen oroitarria
- Nafarroako Kutxaren egoitza
- Merindadeen plaza
- San Antonio eliza
- Askatasunaren plaza
- Eroritakoen monumentua
- Karlos III.a Noblearen monumentua etorbidearen hasieran
- Nafarroako Kutxaren egoitza
Azpiegiturak eta garraioa
Karlos III.a etorbidean Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek zerbitzua eskaintzen dute:
Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
---|---|---|---|---|
San Inazio etorbidea - Zizur Nagusia | Gauez | 60´ | ||
Labriteko Jaitsiera - Noain - Beriain Zaharra | Gauez | 60´ | ||
Sarasateko Pasealekua - Nafarroa Beherea etorbidea | Gauez | 15´- 30´ | ||
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |