Karlos III.a, Borboiko dukea
Karlos III.a, Borboiko dukea (Montpensier, 1490eko otsailaren 17a - Erroma, 1527ko maiatzaren 6a), Montpensierko kondea (1501) eta Auverniako dofina, askotan Borboiko Konestablea deitua, frantziar buruzagi militarra izan zen. Karlos Habsburgokoaren armada inperialaren buru izan zen 1527ko Erromako arpilatzean.
Karlos III.a, Borboiko dukea | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1526ko uztailaren 6a - 1527ko maiatzaren 21a
1516 - 1517
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Montpensier, 1490eko otsailaren 17a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Heriotza | Erroma, 1527ko maiatzaren 6a (37 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Gaeta | ||||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Gilbert, Count of Montpensier | ||||||
Ama | Clara Gonzaga | ||||||
Ezkontidea(k) | Suzanne, Duchess of Bourbon (en) (1505 (egutegi gregorianoa) - | ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Leinua | Q3402220 Borboi leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | militarra eta buruzagi militarra | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | jeneral soldadu | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Cognaceko Ligaren Gerra | ||||||
Bizitza
Petri II.a Beaujeukoaren alaba zen Suzanne bere lehengusinarekin ezkondu zen 1505ean, Borboi etxeko bi adarren lurralde handiak bateratuz hala. Frantziako koroaren zerbitzuan, kondestable edo erreinuko armada-buru izendatu zuten 1514an eta, Frantzisko I.aren zerbitzuan aritu zen, erabakior, Marignanon Milango dukearen aliatu ziren suitzarren aurkako guduan (1515).
1521ean haren emaztea hil ondoren, Frantzisko I.aren ama Luisa Savoiakoarekin ezkontzeari uko egin zion eta honek borboitarren oinordekotza eskatu zion. Orduan Karlosek Frantzisko I.a traizionatu zuen eta Espainiako Karlos I.a enperadorearen zerbitzuan jarri zen. Frantziar gudarostea garaitu zuen Paviako guduan (1525) eta Erromako arpilatzean hil zen (1527). Borboitarren adar nagusia berarekin amaitu zen eta Frantzisko I.ak bereganatu zituen ondasun guztiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/10/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos III.a, Borboiko dukea |