Karlos I.a Nafarroakoa

Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa (Clermont, 1294ko ekainaren 18aVincennes, 1328ko otsailaren 1), ezizenez Karlos Ederra (frantsesez: Charles le Bel) eta Nafarroan Karlos Burusoila deitua[1], Marcheko kondea, 1322-1328 bitartean Nafarroa eta Frantziako erregea izan zen[2]. Kapeto etxearen adar nagusiko hamabosgarren eta azken Frantziako erregea izan zen.

Karlos I.a Nafarroakoa

Frantziako erregea

1322ko urtarrilaren 3a - 1328ko otsailaren 1a
Filipe II.a Nafarroakoa - Filipe VI.a Frantziakoa

Nafarroako erregea

1322ko urtarrilaren 3a - 1328ko otsailaren 1a
Filipe II.a Nafarroakoa - Joana II.a Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaCreil, 1294ko maiatzaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVincennes, 1328ko otsailaren 1a (33 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaFilipe I.a Nafarroakoa
AmaJoana I.a Nafarroakoa
Ezkontidea(k)Blanka Borgoinakoa  (1308ko urtarrila -  1322ko maiatzaren 19a)
Maria Luxenburgokoa  (1322ko irailaren 21a -  1324ko martxoaren 21a)
Joana Evreuxekoa  (1324ko uztailaren 13a -  1328ko otsailaren 1a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaKapetar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 21050 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Filipe I.a, Ederra eta Joana I.a Nafarroakoaren hirugarren semea izan zen. 1314an Marcheko konderria jaso zuen. Filipe II.a Luzea bere anaiaren ondorengoa izan zen. 1322ko otsailaren 21ean, Reimsko katedralean, Roberto Courtenaykoa artzapezpikuak Frantziako errege izendatu zuen. Nafarroako koroa ere jarauntsi zuen, baina uko egin zion kargua zin egiteari. Hori zela eta, haren agintea legezkotasunik gabea izan zen, eta kontrol militarrean oinarritu zen[3][4]. Haren agintaldian Nabarreriaren berreraikitzea amaitu zen[3].

1322an bertan, juduak Frantziako Erresumatik kanporatu zituen[5]. Hori egiteko legenardunen konplotaren argudioa erabili zuen, alegia, juduek, legenardunekin eta buruzagi musulmanekin batera (tartean Babiloniako sultana), azpilanean ibili zirela putzuak pozoinduz kristau guztiak hiltzeko[6].

Aurreko erreinaldian izandako agintekeriak zirela eta, errege-altxorra agortua aurkitu zuen. Horrexegatik lombardiar bankariak estutu, eta epaile txarrak zein jauntxoak zigortu zituen. Gainera, Girard Guette, anaiaren finantza-arduraduna, atxilotu zuen 120.000 libera bidegabeki xahutzea leporaturik[7]. Bere erreinaldiaren sei urteetan, Karlos I.ak zergak handitu eta ondasunak konfiskatu zituen.

Karlos Ederrak liskar latzak izan zituen Eduardo II.a, Ingalaterrako erregearekin, azken honek Guiena eta Ponthieuko lurraldeak zirela eta omenaldia egin nahi ez ziolako. Horri erantzunez, 1324an Frantziako erregearen armadak Akitania osoa hartu zuen, Baiona eta Bordele izan ezik. Ondoko urtean, Elisabet Frantziakoa -Eduardo II.aren emaztea eta Karlos Ederraren arreba- Parisa joan zen gatazkari konponbidea ematera; horretarako Akitaniako dukerria Eduardo, Galesko printzearen esku utzi zuen. Baina, bake ituna egin zen arren, Ingalaterraren babesa zuten Gaskoiniako zenbait noblek Frantzian sarraldiak egiteari ekin zioten. Honek Sasikumeen guda izenekoa eragin zuen (Gaskoiniako jauntxoak nobleteriaren sasikumeak zirelako hartu zuen izen hori). 1326an Elisabet erreginak Ingalaterrara itzuli eta, Eduardo semearekin elkar harturik, senarra atxiloarazi zuen. 1327an, Eduardo II.a tronutik kendua izan zen, eta irailean hil zuten Berkeleyko gazteluan[8].

Karlos Ederra 1328ko otsailaren 1ean hil zen, gizonezko oinordekorik gabe. Frantziako Erresumako ondoregotzaren afera izan zen Ehun Urteko Gerra piztu zuen arrazoi nagusia[3]. Nafarroako Erresuman, berriz, haren heriotzaren ondoan herria altxatu zen frantziar mendekotasunaren aurka, eta Nafarroako Gorteek Joana II.a hautatu zuten erregina[4].

Ezkontzak eta seme-alabak

Karlos IV.a eta Maria Luxenburgokoaren ezkontza.

Karlos I.a Nafarroakoa hiru aldiz ezkondu zen[9]:

  • Karlos 1322ko irailaren 21ean ezkondu zen bigarren aldiz, Henrike VII.a enperadorearen Maria alabarekin. Izen ezezaguneko alaba bat izan zuten, laster hil zena (1326 1327). 1324ko martxoan Mariak gurdi-istripua izan zuen, haurdun zegoela. Semea (Luis izenekoa), goiztiar jaio eta ordu batzuk baino ez zen bizi. Istripuaren ondorioz, Maria ere hil zen.
  • Hirugarren aldiz, 1325eko uztailaren 13an ezkondu zen, Evreuxko konde Filiperen arreba Joanarekin (1310-1371). Karlos eta Joanak hiru alaba izan zituzten baina, Lege salikoa zela eta, ezin izan zuten aitaren koroa oinordetu:
    • Joana (1326-?)
    • Maria (1327-?)
    • Zuria (1328-1392 aldean). Aita hil ostean jaio zen. Ama erditu arte itxaron behar izan zuten, umeak Frantziako koroa oinordetzeko eskubidea zuen edo ez jakitzeko. Orleanseko Filipe I.a kondearekin ezkondu zen.

Familia

Aitona
Filipe III.a
Frantziako errege
Amona
Elisabet
Aragoikoa
Aitona
Henrike I.a
Nafarroako errege
Amona
Blanka
Artoiskoa
Aita
Filipe IV.a
Frantziako errege
Ama
Joana I.a
Nafarroako erregina
Karlos IV.a / I.a
Frantziako errege
Nafarroako errege

Oinordekotza

Karlos Ederra Vincennesen hil zen, 1328ko otsailaren 1ean. Saint-Denisko basilikan ehortzi zuten, zebait urte geroago Joana Evreuxekoa emaztea lurperatu zuten leku berean. Semerik ez zuenez, Kapeto etxearen adar nagusia bukatu zen. Joana erregina haurdun zegoenez, hilabete bi itxaron behar izan zuten umea mutikoa edo neskatikoa zen jakiteko. Izan ere, hamabi urte lehenago Lege Salikoa erabiltzeari ekin zitzaion Frantziako koroa nori zegokion zen erabakitzeko.

Hiru erregegai izan ziren[2]:



                                               Filipe III.a Ausarta1285
                                     _____________________|_________________________
                                     |                                             |
                              Elisabet Aragoikoa1271                    Maria Brabantekoa1322
                         ____________|_______________________                ______|________
                         |                                  |                |             | 
                 Filipe IV Ederra1314             Karlos Valoiskoa     Margarita    Luis Evreuxekoa
          _______________|_____________________             | †13251318           | †1319
          |                |         |        |             |                              |
        Luis X.a       Filipe V.a  Elisabet  Karlos IV.a     Filipe VI.a                     Filipe III.a13161322       |       †1328       Valois etxea                     Nafarroakoa
    ______|_______                   |                      |
    |            |                   |                      |
 Joana II.a   Joanes I.a     Eduardo III.a          Joanes II.a Frantziakoa
Nafarroakoa1316          Ingalaterrakoa
                                                      
                                                         (erregegaiak beltzez)

Erreferentziak

  1. Estornés Zubizarreta, Idoia. Carlos I de Navarra el Calvo. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org.
  2. Charles IV le Bel (1322 - 1328). Histoire-fr.com.
  3. Carlos I de Navarra y IV de Francia. in: Gran Enciclopedia Navarra. Enciclopedianavarra.com.
  4. Karlos I.a Burusoila Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa. Puntubi.com.
  5. Pope, Robert; Lloyd Jones, Gareth. Honouring the past and shaping the future: religious and biblical studies in Wales: essays in honour of Gareth Lloyd Jones. Leominster, Herefordshire: Gracewing, 2003.
  6. Foa, Anna. The Jews of Europe After the Black Death. University of California Press, 2000.
  7. Michaud, Joseph Fr.; Michaud, Louis Gabriel. Biographie universelle, ancienne et moderne. Books.google.es.
  8. Sánchez-Marco, Carlos. Antecedentes de la guerra de los Cien Años. in: Historia medieval del reyno de Navarra. Lebrelblanco.com.
  9. Le Bozec, Christophe. Charles IV Le Bel (19/06/1294 - 01/02/1328). in: Généalogie de l'histoire de France. Roi-france.com.

Kanpo estekak



Aurrekoa:

Filipe II.a


Karlos I.a
Nafarroako errege
(1322-1328)
Ondorengoa:

Joana II.a
eta
Filipe III.a

Aurrekoa:

Filipe V.a


Karlos IV.a
Frantziako errege
(1322-1328)
Ondorengoa:

Filipe VI.a

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.