Karlos Amezketa
Karlos Amezketa, halaber Karlos Ameskita edota Karlos Amezola izenez idatzia, XVI. mendeko euskal herritar ofizial bat izan zen.
Karlos Amezketa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Itsas Armada |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Kornuallesko gudua Anglo-espainiar Gerra |
1588an Anglo-espainiar Gerran parte hartu zuen, Espainiako Itsas Armadako hiru konpainia eta lau galeoiren kapitaina izanik (Capitana, Patrona, Peregrina eta Bazana). 1595eko uztailaren 26ean Bretainiako Penmarc'h udalerrian lehorreratu zen, eta abuztuaren 2an Kornuallesko Mount's Bay badian.
Kornuallesko Mousehole udalerria eta haren portua erasotu eta kiskali ondoren, Amezketa eta bere gizonak beren galeoietan berriz ere itsasoratu, eta bi milia ekialderantz kostaldean egin ondoren, Penzance eta Newlyn udalerriak konkistatu eta erre zituzten. Ondoren meza egin eta behin Ingalaterra garaitu ostean bertan eliza bat eraikitzeko zina egin zuten.
Ondoren, berriz ere itsasoratu eta Francis Drake eta John Hawkins ingeles itsasgizonen ontzi eskuadrei atzetik jarraitzeko gai ere izan ziren.