Karlina Leksono Supelli

Karlina Leksono Supelli (Jakarta, Indonesia, 1958ko urtarrilaren 15a) filosofo eta astronomo da. Indonesiako lehen emakumezko astronomoetako bat da.[1] Filosofiari eta astronomiari buruzko hitzaldiak ematen ditu Indonesiako hainbat unibertsitatetan. Idazkiak ere argitaratzen ditu Indonesiako eta atzerriko egunkarietan.

Karlina Leksono Supelli

Bizitza
JaiotzaJakarta, 1958ko urtarrilaren 15a (66 urte)
Herrialdea Indonesia
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Bandung Institute of Technology (en) Itzuli
University of Indonesia (en) Itzuli
HizkuntzakIndonesiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta astronomoa

Biografia

Zientzia espazialeko masterra Londresko Unibertsitatean lortu zuen, baina filosofiara aldatu eta Indonesiako Unibertsitatean doktoretza egin zuen 1997an.

Karlinak filosofiari eta astronomiari buruzko hitzaldiak eman ditu Indonesiako hainbat unibertsitatetan. Bere idatziak egunkari indonesiarretan eta atzerritarretan argitaratu dira. Sekolah Tinggi Filsafat Driyarkara (Filosofiako Driyarkara Institutua) saileko hizlaria da Jakartan.

Jarduera humanitarioak

Indonesiako 1998ko Erreforman jarduera humanitarioetan parte hartzeagatik ere ezaguna da. Karlina Supelliren gidaritzapean, 1998ko otsailean, Indonesia hotelaren aurrean agertu zen Ama kezkatuen taldea. Ondorioz, beste bi emakumerekin batera atxilotu zuten: Gadis Arivia eta Wilasih Noviana.

Karlina feministak ere parte hartu zuen 1998ko maiatzeko indonesiar istiluen biktimen eskubideak ezagutarazten eta defendatzen, Jakartan ehunka emakume txinatar indonesiar bortxatu zituztenean. Betalde, AEBra joan zen hango gobernuari Indonesiarako arma-esportazioa geldiarazi behar zuela esateko. Ondorioz, jarduera horrengatik heriotza-mehatxuak jasan zituen. Hala ere, ez zen kikildu. Indonesiako Armadako kideek bortxatutako aceh eta timorarren eskubideak ere modu aktiboan defendatu baitzituen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Post, The Jakarta. «Karlina Supelli: Understanding life through philosophy» The Jakarta Post (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.