Karlheinz Stockhausen
Karlheinz Stockhausen (kaʁlˈhaɪnts ˈʃtɔkhaʊzn̩ ahoskatua; Mödrath, Kerpen, 1928ko abuztuaren 22a - Kürten, 2007ko abenduaren 5a) alemaniar musikagilea izan zen. F. Martin, O. Messiaen eta D. Milhaudekin egin zituen musika-ikasketak. Parisko Musique Concrète Estudioan lan egin zuen P. Schaefferrekin. Koloniara itzuli zenean, alemaniar irratiko musika elektronikoaren estudioko laguntzaile izan zen, eta, geroago, zuzendari. A. Schoenberg, A. Webern eta B. Bartóken lana aztertu zuen, eta Darmstadteko uda-ikastaroetan irakasle aritu zen. Gerra osteko musika-abangoardiaren aitzindari izan zen. Serieko musika idatzi zuen, eta maisu izan zen musika elektronikoan. Lan-mota ugari egin zituen. Orkestrarako: Formel (1951), Punkte (1952), Gruppen (1955-1957), Trans (1971), Licht (1977-1978). Ganbera musika: Kreuzspiel (1951); Zeitmasse (1955-1956); Tierkreis (1975). Musika elektronikoa: Kontakte (1959-1960); Hymen (1966-1967); Sirius (1975). Ahotserako, pianorako eta perkusiorako musika ere egin zuen. Sari ugari eman zizkioten, Alemanian bertan zein beste herrialde askotan.
Karlheinz Stockhausen | |
---|---|
(2004) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mödrath castle (en) , Mödrath eta Kerpen, 1928ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Alemania Hirugarren Reicha |
Heriotza | Kürten, 2007ko abenduaren 5a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Waldfriedhof Kürten (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Simon Stockhausen |
Ama | Gertrud Stockhausen |
Ezkontidea(k) | Doris Stockhausen (en) (1951ko abenduaren 29a - 1965) Mary Bauermeister (en) (1967ko apirilaren 3a - 1972) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bonngo Unibertsitatea Hochschule für Musik und Tanz Köln (en) (1947 - 1951) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, unibertsitateko irakaslea eta musikaria |
Enplegatzailea(k) | Hochschule für Musik und Tanz Köln (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Theodor Wiesengrund Adorno, The Urantia Book (en) , The Glass Bead Game (en) eta Olivier Messiaen |
Kidetza | Royal Swedish Academy of Music (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | XX. mendeko musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera musika elektronikoa experimental music (en) serialismoa musika aleatorioa XX. mendeko musika klasikoa ganbera-musika musique concrète (en) |
Musika instrumentua | pianoa biolina |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
karlheinzstockhausen.org | |
|
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlheinz Stockhausen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.