Karl Zeiss

Karl Zeiss (Weimar, 1816ko irailaren 11 Jena, 1888ko abenduaren 3a) alemaniar optiko eta mekanikoa izan zen. Stuttgarten egin zituen ikasketak. Jenan kokatu zen lanerako, eta bertan sortu zituen, 1846an, mundu guztian sona handia lortu duten optika-lantegiak. Haietan egiten ziren mikroskopioak eta bestelako optikako tresneria berriak, eta, haiei esker, optikaren teoriak aurrerapen handia izan zuen. Bertan laguntzaile izan zituen Ernst Abbe fisikaria eta Otto Schott kimikaria. Karl Zeiss hil ondoren, Abbek Zeiss fundazioa sortu zuen, eta haren esku utzi zuen Zeiss zigilua.

Karl Zeiss

Bizitza
JaiotzaWeimar, 1816ko irailaren 11
HerrialdeaSaxe-Weimar-Eisenach
HeriotzaJena, 1888ko abenduaren 3a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaJenako Unibertsitatea
Wilhelm-Ernst-Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, argazkilaria, fisikaria eta ingeniaria

Find a Grave: 119262378 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Zeiss Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.