Karl Weierstrass
Karl Theodor Wilhem Weierstrass (Oestenfelde, 1815ko Urriaren 31 – Berlin, 1897ko Otsailaren 19) matematikari alemaniarra izan zen, eta "analisi modernoaren aita"-tzat daukate[1]. Bere lorpen handienen hartean funtzio baten jarraitasunaren definizioa, bataz besteko balioaren teorema frogatzea, eta Bolzano-Weierstrass teorema enuntziatzea daude.
Karl Weierstrass | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karl Theodor Wilhelm Weierstrass |
Jaiotza | Ostenfelde, 1815eko urriaren 31 |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Berlin, 1897ko otsailaren 19a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gymnasium Theodorianum (en) (1829 - 1834) Bonngo Unibertsitatea (1834 - 1838) : zuzenbide (jakintza), cameralism (en) Münsterreko Unibertsitatea (1838 - 1840) : matematika, fisika |
Tesi zuzendaria | Christoph Gudermann (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Heinrich Bruns (en) Leo Königsberger (en) Nikolai Bugaiev Ferdinand Rudio (en) Carl David Tolmé Runge (en) Hermann Schwarz (en) Friedrich Schottky (en) Lazarus Fuchs (en) Józef Puzyna (en) Sofia Kovalevskaia Alfred Pringsheim (en) Friedrich Schur (en) Hermann Stahl (en) Georg Hettner (en) Reinhold von Lilienthal (en) Max Simon (en) Johannes Knoblauch (en) Ernst Eduard Wiltheiss (en) Ernst Kötter (en) Felix Müller (en) Emil Lampe (en) Adolf Piltz (en) Ludwig Wilhelm Thomé (en) Amandus Wendt (en) Richard Müller (en) Theodor Berner (en) Wilhelm Gustav Adolf Biermann (en) Max Blasendorff (en) Willy Howe (en) Paul Hoyer (en) Karl Schwering (en) Theodor Adrian (en) Alexander Wernicke (en) Carl Julius Heinrich Weltzien (en) Konstantin Winterberg (en) Anders Donner Ludwig Milewski (en) Leopold Loewenherz (en) Friedrich Wilhelm August Ludwig Kiepert (en) Ludwig Stickelberger (en) Leopold Gegenbauer (en) Ivan Śleszyński Arthur Moritz Schoenflies (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Collegium Hosianum (en) (1848 - 1856) Gewerbeinstitut Berlin (en) (1856 - 1864) Frederiko Gilen Unibertsitatea (1857ko uztailaren 9a - 1890) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Corps Saxonia Bonn (en) Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Bavariar Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino |
Biografia
Weierstrass Oestenfelden sortu zen, Prusiako Westfalia probintzian (gaur egun Alemanian dena). Gobernuko funtzionario zuen aita. Gaztetatik izan zuen matematikekiko interesa. Hala ere, Bonngo unibertsitatera bidali zuten gurasoek funtzionario bihurtzeko presta zedin. Weierstrassek arreta gutxi eskaini zien funtzionario bihurtzeko ekonomia, finantza eta zuzenbide arloko ikasgaiei, eta bere kabuz matematikak ikasten aritu zen. Graduatu gabe utzi zituen ikasketak, eta Münsterreko Akademian hasi eta bukatu zituen matematika ikasketak. Ondoren, aitak irakasle postu bat lortu zion Münsterreko eskola batean.
1850ean gaixoaldi luze bat pairatu zuen, baina lanak argitaratzen jarraitu zuen, arrakasta handiz. 1856an Gewerbeinstitut delakoan irakasle postua eskuratu zuen (geroago Berlingo Unibertsitate Tekniko bihurtuko zenean). 1864an Berlingo Friedrich-Wilhelms Unibertsitateko irakasle izan zen (geroago Humboldt Unibertsitatea deituko zena). Bere ikasleen artean Ferdinand Georg Frobenius bera izan zuen.
Bere bizitzako azken hiru urteak mugiezinik pasa zituen eta Pneumonia batek hil zuen 1897n.
Ekarpen nagusiak
Matematika arloan, eta bereziki kalkuluan zenbait teoremaren aurkitzaile eta beste hainbat legeren frogatzaile dugu Weierstrass.
Funtzio baten limitea, jarraitasuna eta deribatuaren definizioak zehazki taxutu zituen, gaur egun ere erabiltzen direnak. Definizio horietan oinarrituz frogatu ahal izan zituen ordurarte frogapen zorrotzik ez zuten zenbait teorema. Teorema berriak aurkitu eta frogatu ere egin zituen. Hona hemen bere ekarpen nagusien zerrenda:
- Weiestrass teorema
- Bolzano-Weiestrass teorema
- Weiestrass-en hurbilpen teorema (Stone-Weiestrass teoreman orokortua)
- Weiestrass-Casorati teorema
- Weiestrassen funtzio eliptikoa
- Weiestrassen funtzioa
Erreferentziak
- (Ingelesez) Karl Weierstrass, Britannica entziklopedian. (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Weierstrass |
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |