Karl Schmidt-Rottluff

Karl Schmidt-RottluffKarl Schmidt 1905 urteraino— (Rottluff, Chemnitz, 1884ko abenduaren 1aBerlin, 1976ko abuztuaren 10amargolari espresionista eta marrazkilaria izan zen, Die Brücke artista taldearen lau sortzaileetako bat.

Karl Schmidt-Rottluff

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarl Schmidt
JaiotzaRottluff, 1884ko abenduaren 1a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMendebaldeko Berlin, 1976ko abuztuaren 10a (91 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Dahlem (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTU Dresden (en) Itzuli
(1905 - 1906) : Arkitektura
Hezkuntza-mailakatedraduna
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, unibertsitateko irakaslea, artista grafikoa, ilustratzailea, litografoa, diseinatzailea, Q686932 Itzuli, marrazkilaria eta arte bildumagilea
Enplegatzailea(k)Berlin University of the Arts (en) Itzuli  (1947 -  1954)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaDie Brücke (taldea)
Free Secession (en) Itzuli
Prussian Academy of Arts (en) Itzuli
Deutscher Künstlerbund (en) Itzuli
Mugimenduaespresionismoa
inpresionismoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Musicbrainz: 6f865f53-445f-46c8-8ee7-4fac7b0044a3 Discogs: 2694964 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lana

Rottluffen jaioa, gaur egun Chemnitz auzoan eta Karl Schmidt izena izan zuen 1906 urtera arte.

Dresdenen arkitektura ikasketak hasi zituen baina epe baten ostean[1] ikasketak utzi eta  Die Brücke ("Zubia") talderaren lau sortzaileetako bat izan zen; gainerakoak, arkitekturako ikaskide hauek izan ziren, Ernst Ludwig Kirchner, Fritz Bleyl eta Erich Heckel. Taldea Dresdenen sortu zen 1905 urteko ekainaren 7an eta antolatu zuten lehendabiziko erakusketa urte bereko azaroan Leipzigen izan zen.

1906 urtean, abizenari "Rottluff" izena gaineratu zion. Urte hartako uda Alsen uhartean eman zuen Emil Nolderekin batera. 1907 urtetik 1912 urtera, udako aldiak Dangast kostaldean eman zuen,  Bremendik gertu. 1911ko abenduan, Die Brücke taldekideekin Dresdenetik Berlinera joan zen.[1] Taldea 1913 urtean desegin egin zen.

1915 urtetik 1918 urtera Lehen mundu Gerratean parte hartu izan zuen, ondoren Berlinera itzuli izan zen eta bertan eman zuen bizitza osoa, Bigarren Mundu Gerrako aldian izan ezik, garai hartan Rottluffera itzuli baitzen bere estudioa aire eraso bat jaso ostean.[1] 1924 urtean, Rosa Scahpire arte historialariak, Schmidt-Rottluffren lanen katalogo bat argitaratu zuen.[2]

Lehen Mundu Gerraren ondoren,  Schmidt-Rottluffren espresionismo lanak goretsiak ziren baina naziek boterea hartu zutenean gaitzetsiak izan ziren; izan ere 1933 urtean Prusiako Arte akademiatik bota egin zuten.[3]

Naziek 1937. urtean Schmidt-Rottluffen 608 margolan museoetatik kendu zituztenen eta haietako batzuk  "arte endekatua" ("Entartete Kunst") erakusketetan aurkeztuak izan ziren. 1941 urterako margolari gremiotik bota eta margotzea debekatu zioten.

Gerraren ondoren, 1947. urtean, Schmidt-Rottluff , Berlin-Charlottenburg arte unibertsitateko irakasle izan zen eta horren bidez artisten belaunaldi berriengan eragin handia izan zuen.

1976. urtean Berlinen hil egin zen.

Oharrak eta erreferentziak

  1. Carey, Frances; Griffiths, Anthony (1984)
  2. "Schapire, Rosa"
  3. Karl Schmidt-Rottluff Arte Modernoko Museoa, New York.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.