Karl Korsch

Karl Korsch (Tostedt, 1886ko abuztuaren 15a - Cambridge, Massachusetts, 1961eko urriaren 21a) alemaniar politikari eta filosofo marxista izan zen. 1920ko hamarkadan, G. Lukácsekin batera, K. Marxen lana dialektika hegeliarrari nahitaez lotu beharrekoa zela adierazi zuen, Bigarren Internazionalaren zientzia-ikuspuntuari jarraitu ordez. 1928an lanean jarraitu zuen politikan, baina erakunde edo alderdietatik kanpo, ezkertiar gogor gisa zuen jarrera ez baitzetorren bat Alemaniar Alderdi Komunistaren ortodoxiarekin. Marxismoaren bilakaera burokratikoari kritika egin zion aginpidearen ideologia zelakoan, nahiz alemaniar sozialdemokrazia nahiz sobietar leninismo bihurtuta. Korsch langileriaren egitekoaren alde agertu zen, historiaren subjektu kontziente gisa eta iraultzaile gisa. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Was ist Sozialisierung? Ein Programm des praktischen Sozialismus (1919, Zer da sozializazioa? Sozialismo praktikoaren egitaraua); Marxismus und Philosophie (1923, Marxismoa eta filosofia); Karl Marx (1938).

Karl Korsch


Weimar Errepublikako Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaTostedt, 1886ko abuztuaren 15a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBelmont (Massachusetts), 1961eko urriaren 21a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hedda Korsch (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJenako Unibertsitatea
Genevako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Jenako Unibertsitatea
Washington State University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakGeorg Wilhelm Friedrich Hegel eta Karl Marx
MugimenduaFilosofia kontinentala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independentea

iTunes: 905823547 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.