Karl Ernst von Baer

Karl Reinhold Ernst von Baer (Piibe, Errusiar Inperioa, gaur egun Estonia, 1792ko otsailaren 28agreg./otsailaren 17ajul. - Dorpat, Errusiar Inperioa, gaur egun Tartu, Estonia, 1876ko azaroaren 28agreg./azaroaren 16ajul.) sendagilea eta biologoa izan zen.

Karl Ernst von Baer

katedradun

Bizitza
JaiotzaPiibe (en) Itzuli, 1792ko otsailaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaErrusiar Inperioa
Talde etnikoaBaltikoko alemaniarra
HeriotzaTartu, 1876ko azaroaren 16a (juliotar egutegia) (84 urte)
Familia
AitaJohann Magnus von Baer
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaImperial University of Dorpat (en) Itzuli
Würzburgeko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Alexander Lehmann (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
errusiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antropologoa, zoologoa, medikua, biologoa, entomologoa, katedraduna, botanikaria, lur-jabea, landare biltzailea eta fisiologoa
Lantokia(k)San Petersburgo eta Zembla Berria
Enplegatzailea(k)Königsbergeko Unibertsitatea
S. M. Kirov Military Medical Academy (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino
Corporation Estonia (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Bizitza

Alemaniako Königsbergeko Unibertsitatean izan zen irakasle, eta han egin zituen aurkikuntzarik garrantzizkoenak. 1827an argitaratu zituen ugaztunen arrautzari buruz egindako ikerketak. Graffek mende bat lehenago zenbait folikulu aurkitu zituen ugaztunen arrautzetan. Harrezkero, folikulu horiek arrautzak zirela uste izan zen. Baerrek txakurraren folikulua ireki, eta barruan arrasto txiki bat zegoela ikusi zuen mikroskopioaren bidez, berez arrautza zena. Behaketa horri esker argitu zen ugaztunen garapena beste animalienaren antzekoa zela. Arrautza hainbat ehunez osatuta dagoela azaldu zuen bere lanetan; ehun horietan organoak eratzen dira, hau da, organo bakoitzari ehun bat dagokio. Ornodun guztien enbrioiek oso antzeko garapena dutela baieztatu zuen, nahiz eta garapenaren bukaeran desberdinak izan oso. Charles Darwin Baerren ikerketetan oinarritu zen, eboluzioaren teoria eratzeko.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.