Karl Carstens
Karl Carstens (Bremen, 1914 – Meckenheim, Bonnetik hurbil, 1992ko maiatzaren 30a) alemaniar politikaria eta abokatua izan zen. Legeak eta politika-zientziak ikasi zituen Frankfurt, Munich, Königsberg eta Hanburgeko Unibertsitateetan. 1937an alderdi nazian sartu zen, beka bat lortzearren, baina ez zen inoiz alderdikide aktiboa izan. Hegazkinen aurkako unitate batean zerbitzatu zuen Bigarren Mundu Gerran, eta hura amaitu zenean, errugabe deklaratu zuen nazien aurkako epaitegi batek. Gerraren ondoren, Carstensek ikasketei heldu zien berriz Frantziako Dijonen eta Yale Unibertsitatean, eta 1949an etxera itzuli zen, abokatu lanetan jardutera. 1954an, Europako Kontseiluan Mendebaldeko Alemaniaren ordezkari izateko hautatu zuten. Handik hiru urtera, Carstens izan zen Erromako Ituna eraiki zuten arkitektoetako bat, Europar Ekonomia Erkidegoaren sortzaileetako bat, alegia. Konrad Adenaueren Kristau Demokraten Batasuneko (CDU) kide gisa, Kanpo Arazoetako estatu-idazkari (1960-66) eta Defentsako ministroaren laguntzaile (1966-67) izan zen. 1972an, Parlamenturako (Bundestag) hautatua izan ondoren, CDUko buruzagi izan zen Parlamentuan (1973-76), lehenik, eta Parlamentuko lehendakari, gero (1976-79). Ondoren, Alemaniako Errepublika Federaleko lehendakari hautatu zuten (1979-1984), eta haren izendapena eztabaidatua izan bazen ere, estatuburu eraginkorra eta maitatua izan zen.
Karl Carstens | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979ko uztailaren 1a - 1984ko ekainaren 30a ← Walter Scheel - Richard von Weizsäcker → Hautetsia: 1979 West German presidential election (en)
1976ko abenduaren 14a - 1979ko maiatzaren 31 ← Annemarie Renger - Richard Stücklen →
1976ko abenduaren 14a - 1979ko ekainaren 29a Hautetsia: 1976 West German federal election (en)
1974ko irailaren 24a - 1977ko urtarrilaren 1a
1973ko maiatzaren 17a - 1976ko abenduaren 1a
1973ko martxoaren 23a - 1973ko irailaren 1a
1972ko abenduaren 13a - 1976ko abenduaren 13a Hautetsia: 1972 West German federal election (en)
1968ko urtarrilaren 1a - 1969ko urriaren 22a ← Werner Knieper (en) - Horst Ehmke →
1966 - 1967 | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Bremen, 1914ko abenduaren 14a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Alemania | ||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | alemana | ||||||||||||||||||
Heriotza | Meckenheim, 1992ko maiatzaren 30a (77 urte) | ||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Riensberger Friedhof (en) | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Veronica Carstens | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Yale Law School (en) Municheko Unibertsitatea Koloniako Unibertsitatea | ||||||||||||||||||
Hezkuntza-maila | Zuzenbiden Doktorea katedraduna | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, legelaria eta law clerk (en) | ||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Bonn | ||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Koloniako Unibertsitatea | ||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Kidetza | Sturmabteilung | ||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||
Adar militarra | Luftwaffe (en) | ||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||
Erlijioa | Eliza Ebanjelikoa Alemaniana | ||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua | ||||||||||||||||||
,
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Carstens |