Karl Barth
Karl Barth (Basilea, Suitza, 1886ko maiatzaren 10a - Basilea, Suitza, 1968ko abenduaren 10a) suitzar teologo protestantea izan zen.
Karl Barth | |
---|---|
(1956) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Basilea, 1886ko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Basilea, 1968ko abenduaren 10a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof am Hörnli (en) |
Familia | |
Aita | Fritz Barth |
Ezkontidea(k) | Nelly Barth (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doctor of Divinity (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, unibertsitateko irakaslea, artzaina eta idazlea |
Lantokia(k) | Berna Berlin Tübingen Marburg eta Basilea |
Enplegatzailea(k) | Bonngo Unibertsitatea Basileako Unibertsitatea Göttingengo Unibertsitatea Münsterreko Unibertsitatea Duke Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Anselmo Canterburykoa, Joan Kalbin, Friedrich Ernst Schleiermacher, Søren Kierkegaard, Adolf von Harnack, Christoph Blumhardt (en) eta Georg Wilhelm Friedrich Hegel |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zofingia (en) Académie des sciences morales et politiques |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa Eliza Erreformatuak |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Suitzako Alderdi Sozialista |
Biografia
Bonngo Unibertsitateko irakasle zelarik, Hitlerren gobernuak kendu zion postua. Barthen doktrina Kalbinen Erreformatik abiatzen da, eta predestinazioaren ikusmolde berria dakar. Teologiaren garbitasuna zaindu nahi du, desbideratze modernistak alboratuz (liberalismoa, laizismoa, historizismoa, nazismoa, humanismoa, eta abar), eta Bibliara eta antzinako teologoetara itzuli beharra aldarrikatzen du. Haren eragina, intelektuala eta erlijiozkoa, eremu protestante osora hedatua da.
Kirchliche Dogmatik (1927-1932-1951) da Barthen lan garrantzitsuena; bere «teologia dialektikoa» agertu zuen bertan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Barth |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.