Karine Etxeberri
Karine Etxeberri Goihenetxe (Urepel, 1990) Nafarroa Behereko abeslari, bertsolari eta kazetaria da. Oso gazte zelarik hasi zen kantuan Aline ahizparekin, eta Xendarineko ahizpak bikotea osatu zuten. Bat-bateko bertsoari ere lotu zitzaion; Nafarroako taldekako Bardoak txapelketan parte hartu du, eta Iruñeko Alde Zaharreko kopla txapelketa irabazi zuen 2016an.[1] Politika zientzietan lizentziatua, Soziologia Politikoaren masterra egin zuen, eta bertsolaritzaren feminizazioaren gaineko ikerlana aurkeztu.[2]
Karine Etxeberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urepele, 1990 (33/34 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, bertsolaria eta kazetaria |
Erreferentziak
- Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
- Karine Etxeberri: «Euskaraz pentsatu behar da; ez da soilik noten apaingarri». Ipar Euskal Herriko Hitza, 2015ko irailak 12, iparraldekohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.