Karibe (etnia)
Karibeak espainiarrek Amerika konkistatu zutenean Antilla Txikietan eta inguruetako itsasertzetako lurraldeetan bizi zen izen bereko tribuko kidea da.
Karibeak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
c. 3.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Dominika | |
Hizkuntza | |
Karibera (lehen) | |
Erlijioa | |
Kristautasuna eta sinismen tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Garifunak, Taínoak |
- Artikulu hau talde etnikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karibe (argipena)».
Uharteetako karibeak gerra zaleak ziren (kanibalak ziurrenera); kontinentetik joanak ziren; espainiarrak hara iritsi zirenean, hango arawak indiarrak kanpora egotzi eta hedatzen ari ziren oraindik. Gizonezkoak bakarrik mintzatzen ziren karibez, emakumezkoak arawak hizkuntzaz mintzatzen baitziren; emakumezkoak inguruko tribuetatik bahituta eramaten zituzten; gizonezko presoak, berriz, torturatu eta hil egiten zituzten.
Egun, bere ondorengoak Dominikako ipar-ekialdeko kostaldean bizi dira.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-7-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.