Kargaleku II

Kargaleku II Errenagako babeslekuetatik gertu dagoen mendia da. Akaitz, Uazkuru eta Errenagarekin batera, gailur talde luze bat osatzen du.

Kargaleku II
Datu orokorrak
Garaiera1.253 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′47″N 2°02′32″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLizarrusti/Guardetxe
MendikatMendikat

Mendi hau, Otsoarrateko pasabideak mendebaldean eta Saltamuñoko atakak ekialdean mugatzen dute. Lehenengotik, Lizarrustitik Errenagarako bidea dator, eta, bigarrenetik, Guardetxekoa. Hauek dira, beraz, mendi honen tontorrera iristeko abiapunturik egokienak.

Mendi honen hegoaldean, Nafarroan, Ormazarretako korta geratzen da.

Inguruko tokiak

Ormazarretako kortatik gertu, Ormazarreta II izeneko leizezuloa dago, Aralar mendilerro osoko sakonena, 576 metrorekin. Baita luzeena ere, 6 kilometroko galeriekin. Sarrera, Mandarrateko pasabidea dagoen tokitik 300 metrora dago

Izenaren jatorria

Itxuraz, inguru hau, harrobi edo mehatze lanetarako erabilia izan zen, eta hortik datorkio mendi honi bere izena.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.