Karen Margrete Harup
Karen-Margrete Harup (Danimarka, 1924ko azaroaren 20a – Kopenhage, 2009ko uztailaren 19a) Danimarkako igerilaria izan zen, estilo libreko eta bizkar-estiloko probetan espezializatua, eta 1948an 100 metroko lasterketan txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen.[1]
Karen Margrete Harup | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Skovshoved (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kopenhage, 2009ko uztailaren 19a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Hvidovre Cemetery (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
![]() ![]() |
Kirolari ibilbidea
Londresko 1948ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 100 metroko bizkar-estiloan, 1:14,4 segundoko denborarekin. Errekor olinpikoa izan zen, eta zilarra irabazi zuen 400 metroko estilo librean, 5:21.2 segundoko denborarekin, Ann Curtis estatubatuarraren atzetik; eta zilarra ere irabazi zuen 4x100 metroko erreleboetan, Estatu Batuen ondoren eta Herbehereen aurretik.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.