Karel Appel

Karel Appel (Amsterdam, 1921eko apirilaren 25a - Zurich, 2006ko maiatzaren 3a) herbeheretar margolaria izan zen. Figurazioaren eta informalismoaren arteko erdibidean dago bere obra; keinuaren nagusitasuna azpimarratzen zuen, kolore gordinak erabiliz. Cobra taldeko kide izan zen.

Karel Appel

Bizitza
JaiotzaAmsterdam, 1921eko apirilaren 25a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaZürich, 2006ko maiatzaren 3a (85 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Karel Appel (en) Itzuli
Père Lachaise hilerria
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Royal Academy of Art (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, grabatzailea, muralist (en) Itzuli, ilustratzailea, poeta, zeramikaria, marrazkilaria eta eszenografoa
Lantokia(k)Amsterdam
Danimarka eta Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaThe 8th Street Club (en) Itzuli
MugimenduaCOBRA (en) Itzuli
Espresionismo abstraktua
Izengoitia(k)Apel, Karel eta Appel, Christiaan Karel

IMDB: nm2237385 Discogs: 1199369 Find a Grave: 14310230 Edit the value on Wikidata

Bere jaioterriko Akademian ikasi zuen 1940-1943 urteen bitartean. Lehenengo erakusketa 1946an egin zuen Groningenen. Picasso, Matisse eta Dubuffeten eragina nabarmena izan zuen lehenengo lanetan. Bestalde, haur-marrazkiak eta tonu bortitzeko kontrasteak ziren Appelen ezaugarri nagusiak. 1950ean Parisa joan zen bizitzera. 1957an bidaia bat egin zuen Ameriketara, eta han ezagutu zuen Action Painting mugimendua. Bidaia harekin aldi berri bat hasi zuen Appelek: lan dinamikoak dira garai horretakoak (Deux Têtes dans un paysage, 1968). Aldi horren ondorengo lanetan elkartu egin zituen pintura kalitatea batetik, eta bestetik, interpretazio askatasuna: Nus (1962), Bagarre (1964), Visages paysages (1977). Appelek enkargu ofizial ugari izan zituen Holandan (Amsterdameko Stedelijk museoko kafetegia, 1951), eta baita handik kanpora ere; Parisen, esate baterako, Unescoren jatetxeko horma-irudia egin zuen (1958). Parisen eskultura polikromoen erakusketa bat antolatu zuen: Cobra taldearen izpiritura itzuli zela adierazten zuen (Oiseau et fleur, 1968). Bestalde, litografia ugari egin zituen. 1976an Alechinskyrekin batera hamar marrazkiko sail bat (tintaz egina) osatu zuen (Encres à deux pinceaux).

1981ean erakusketa bat egin zuen (Rotterdam), hiru urteko lana biltzen zuena. Erakusketa horretako lanak tinta arrasto finez eginak ziren (Champs, 1971, eta Fenêtres, 1980, sailak). Azken lanei nolabaiteko garraztasuna antzematen zaie, baita koloreetan ere (marroiak, grisak, berde ilunak). 1980ko hamarraldian espresionismo figuratibora itzultzeko joera nagusitu zen, eta Appel bera ere joera horri lotu zitzaion: garai horretan tamaina handiko oihalak egin zituen batez ere (Nuages au-dessus du village, 1984).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karel Appel Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.