Kareaga dorretxea

Kareaga dorretxea (herri hizkeran Karia) Markina-Xemeingo (Bizkaia) etxe gotortua da.[1]

Kareaga dorretxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMarkina-Xemein
Koordenatuak43°15′44″N 2°31′19″W
Map
Ondarea
EJren ondarea60

    Kokapena

    Kareaga dorretxea (edo hobe esanda haren hondakinak, aurri egoera oso aurreratuan baitago) Markina-Xemeindik Durangorantzko errepidea hartuta, herritik atera eta Kareaga izeneko industrialdearen bazter batean ikus daitezke[2] (2011 urtera arte futbol zelaia egon zen lekuan[3]).

    Historia

    Kareagatarren aipuak 1353 urtean badaude ere, leinu gerren testuinguruan,[4] dorretxearen lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. 1639an Catalina Kareagak Pedro Fernandez de Mugartegiri saldu zion 10.500 dukatetan. Honen seme Nicolasek, edo hauen ondorengoek guztiz erreformatu zuten XVII. mendean.[5] 1796ean jabea Pedro Valentin Mugartegi zen. 1991ean, berriz, Markina-Xemeingo Udalarena zen, eta Jose Mari Urkidi bizi zen bertan.[6]

    Ezaugarriak

    Kareaga dorretxea, 2014 urtean

    Kareaga landa-jauregi barrokoa da, Erdi Aroko dorre baten gainean egina.[7]

    Karratu formako oina du, eta 3 solairu zituen. Sarrera bi zituen, bata fatxada nagusian eta bestea atzekoan (harrizko eskailera batekin; agian jatorrizko dorrearena). Baoak ateburu zuzenekoak ziren. Dorrearen hormak harlangaitzezkoak ziren nagusiki, harlanduak ertzetan eta beheko solairuko baoetan erabili zirelarik.[1]

    Atxekitutako eraikin bat zuen, adreiluz egina.[1]

    Egoera

    Kareaga dorrea utzia dago aspalditik, eta 1990eko hamarkadatik aurrera hormen zatirik handiena erori da. Babesteko neurriak proposatu diren arren, eraikina aurri egoeran dago.[8]

    Erreferentziak

    1. «Torre Kareaga - CastillosNet» www.castillosnet.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
    2. «Kareaga dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
    3. Markina-Xemeingo Kareaga IIIko 41. industria-areaurbanizatzeko programari eta eremuarenbirpartzelazio eta urbanizazio-proiektueihasierako onespena. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).
    4. Urizar Rementeria, Hiart. (2012). Las guerras de bandos en Markina: una aproximación. .
    5. Torre de Careaga. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).
    6. Zubikarai, Augustin. (1991). Markina-Xemein II. Autoedizioa.
    7. Markina-Xemein. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).
    8. Blogak.eus. «JASANGARRITASUN ETA HAZKUNDE OREKATU BATEN ALDE, PLAN OROKORRAREN HASIERAKO ONARPENARI EZARRITAKO ALEGAZIOAK» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.