Kardulatz
Kardulatz edo Cirsium arvense Asteraceae familiako landare ezaguna da. Europa osoan zabalduta dago, baita Euskal Herrian ere. Habitat ugarietan aurki daiteke: Laborantza-soroak, larreak, lugorriak, soilguneak basoan.
Kardulatz | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Cynareae |
Generoa | Cirsium |
Espeziea | Cirsium arvense |
Ezaugarriak
Landare bizikor eta zutitua da. Zurtoinak adar ugari ditu. Kapituluak ez daude korinbo-erako panikulan; kardilauna loreak baino laburragoa da; korolaren orria erdiraino zatiturik dago. Udan loratzen da.[1][2]
Banaketa
Europa osoan arrunta da. Islandian eta Ipar Amerikan gizakiak sartua izanda eta izurrite bihurtu da. Karduetako eulia, Urophora cardui, nahita sartu da lurralde batzutan kontrol biologiko gisa.
Propietateak
Propietate astringenteak ditu. Landare osoa ere erabiltzen da kanpoan, hemorroideen aurkako bainu moduan.
Taxonomia
Cirsium arvense Carlos Linneok deskribatu zuen, Serratula arvensis gisa. Erreferentzia Species Plantarum lanean plazaratu zuen (2. liburuki, 820. or., 1753). Giovanni Antonio Scopoli Cirsium generoan sartu zuen ondoren, erreferentzia Flora Carniolican plazaratuz (Editio Secunda, 2. liburuki, 126-127. or., 1772).[3]
Erreferentziak
- Polunin, O. (1989). Guía fotográfica de las Flores Silvestres de España y de Europa. Bartzelona:Omega. ISBN 84-282-0857-3.
- Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak, Aranzadi Elkartea, 2004. 556.or.
- https://www.tropicos.org/Name/2700565