Kardinal kolore
Kardinala —edo kardinal kolorea— kolore bat da, gorriaren ñabardura bat, gorri bizi iluna; hain zuzen ere, kardinal katolikoek duten jantzien kolorea.
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Hamaseitarra | #C41E3A | |
RGB | (r, g, b) | (196, 30, 58) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 85, 70, 23) |
HSV | (h, s, v) | (350º°, 85%, 77%) |
Hegagorri (Cardinalis cardinalis) arrak kolore honetako lumak ditu.
Kardinal kolorea kulturan
Kardinalen, hau da, Eliza Katolikoko goi kargudunen sotana gorri honetakoa da, Jesukristok isuri zuen odolaren sinbolotzat.
Antzina, kolore honi purpura zeritzon (kardinal purpura). Horregatik, zenbait hizkuntza eta kulturatan kolore honi purpura deitzen zaio, baina euskaraz purpura edo gorrindola beste kolore bat da, gorriaren beste ñabardura bat, kardinal kolorea baino biziagoa (ikus artikulu honen behealdeko kolore taula).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Gorriak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Gorriluna | Falun gorria | Borgoina | Gorrimina | Kardinala | Terrakota |
Herdoila | Korala | Gorria | Eskarlata | Gorribizia | Gorrindola |
Magenta tinta | Fuksia | Arrosa bizia | Magenta | Arrosa iluna | Arrosa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.