Kardea

Kardea edo Karda (latinez: cardo, cardinis) ateetako gontzen eta eskutokien jainkosa zen, Antzinako Erroman. Ovidiok antzinagokoa zen Karna izeneko jainkosaren ondorengoa del aesaten zuen. Bere jaia Ekainaren Kalendan ospatzen zen (hau da, ekainaren 1ean). Baliteke Ovidiok egindako bi jainkosen arteko lotura asmakizun poetikoa izatea, hala ere[1].

Kardea
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Mitologian ninfa bat zen, Erromako mendietan bizi zena hiria sortu aurretik. Jano jainkoak bortxatu zuen eta bere birjintasuna kentzeagatik kalte-ordainetan Erromako etxeetako ateak zaintzeko boterea eman zion[2].

Kardea eta ateak

Elizako Gurasoen kristau apologetikan Kardea beste bi jainko ezezagunekin lotuta agertu ohi da: Forkulus, fores hitzetik, "atea", pluralean ate bikoitzak ohikoak zirelako domus baten sarreran; eta Limentinus, limenetik, liminalitate kontzeptuan bezala, atalaseen jainkoa. Agustin Hiponakoak barre egiten zion kontzeptuari, "jainko txikiak" aipatuz bere "jainkoen ugaritzeari egindako erasoan"[3], azalduz atezain bat nahikoa bada ere ate bat zaintzeko, Antzinako Erromako erlijioan hiru behar dituztela: "ebidentea da Forkulusek ezin duela atalasea eta gontza begiratu adi berean". Gaur egungo ikerlariek azaldu ohi dute jainko talde hauek onhikoak zirela espazio sakratuen mugak markatzeko erritualetan, nomadismotik iraultza neolitikoan emandako sedentarismoaren bidean. Antzinako Erromako jainkoen artean Terminus, mugarrien jainkoa, zen nabarmenena[4].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Newlands, Carole Elizabeth. (1995). Playing with Time: Ovid and the Fasti. Cornell University Press ISBN 978-0-8014-3080-0. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  2. (Gaztelaniaz) Mestica, Giuseppina Sechi. (1998-05-08). Diccionario Akal de mitología universal. Ediciones AKAL ISBN 978-84-460-0218-5. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. MAIJASTINA., KAHLOS,. (2018). DEBATE AND DIALOGUE : christian and pagan cultures c. 360-430.. ROUTLEDGE ISBN 1-138-37607-8. PMC 1103220534. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  4. Linderski, Jerzy.. (2008). «Indo-European Sacred Space: Vedic and Roman Cult (review)» American Journal of Philology 129 (1): 125–128.  doi:10.1353/ajp.2008.0013. ISSN 1086-3168. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.