Karatako
Karatako (Caratacus, Καράτακος, Caractacus edo Caradawc) siluriar tribuko britoi errege bat izan zen. 42. urtean britoi buruzagien koalizio baten buruzagi bilakatu zen.
Kunobelino erregearen semea izan zen, Britaniako erromatar inbasioan erasotu zuten erromatarren aurka borrokatu eta gerrarako kokapen egoki baten bila Galesko hegoaldeko eremua utziz iparraldeko Ordoviko tribuaren lurraldera mugitzera behartua egon zen. Publio Ostorio Eskapula erromatar buruzagia Karatakoaren lekualdatzeaz ohartu eta hari erasotzera ez zen ausartu, halere bere ofizialak borrokatzera behartuarazi eta erromatarren diziplina eta armamentuaren nagusitasunaren ondorioz 50. urtean Caer Caradoceko guduan erromatarrek britoiak garaitu zituzten.
Karatakoren emaztea eta alabak erromatarren eskuetan erori eta Karatakoren anaiak errenditu egin ziren. Aldiz, Karatakok brigantiar tribuko Kartimandua erreginaren babesa eskatu zuen, baina erregina honek ez zuen erromatarren aurkako gudarik hasi nahi eta 51. urtean Karatako buruzagia erromatarrei eman zien.
Klaudio enperadoreak Kataratako erregea Erromako kaleetan zehar iragan zen erromatar triunfo ospakizunean hiritarrei erakusgai ipini zien. Kondairaren arabera, nahiz eta bere familia Klaudio enpreadorearen aurrean belaunika jarri zuten, Karatako enperadoreari zintzoki mintzatu eta hitzaldi ikusgarri bat eman omen zion, enperadorea zur eta lur geldituz eta askatasuna emanez. Halere, zinez Karatakok bera eta bere senideen biziaz erregutu eta enperadoreak bizirik laga ezkero britoiak ekintza dohatsu harren berri jakin eta xamurtuko zituela konbentzitu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karatako |