Karaoke

Karaoke (japonieraz: カラオケ, kara 空 "huts" eta ōkesutora オーケストラ "orkestra" hitzen lotunea; kaɽaoꜜke ahoskatua) jendaurrean bakarka edo taldean kantatzea da, aurrez grabaturiko oinarrizko musikaren laguntzaz. Karaokerako erabiltzen den tresna oso sinplea da: abestien hitzak pantailan agertzen dira bideokliparen gainean; abeslariak mikrofono bat du, eta haren ahotsa abestiaren doinuarekin nahasten da. Karaokea Japonian sortu zen 1980ko hamarraldiaren hasieran, eta izugarrizko arrakasta izan zuen hasieratik bertatik. Europan geroago sartu zen, eta zenbait taberna karaokean espezializatu ziren.

1=karaoke-Big echo
Karaokea Hanburgoko irlandar giroko pub batean

Erreferentziak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.