Karabansarai

Karabansaraia (persieraz: كاروانسرا kārvānsarā edo کاروانسرای kārvānsarāi; turkieraz: kervansaray), Indiako azpikontinentean saraia, barruti hesitua da, Ekialde Hurbilean karabanak babestu eta atseden hartzeko erabiltzen dena. Hirietatik kanpo eraikiak dira karabansarai gehienak. Lauki-egitura izan ohi dute, horma garaiz inguratuak. Barnealdean, beheko solairua kargak eta abereak pausatzeko izaten da, eta goiko solairuak bidaiarientzat. Karabansarai batean 300-400 gamelu edo mando sar daitezke. Barrenean iturria izaten dute, zamariei edanarazteko eta bidaztien premietarako.

Qalat el-Mudiqeko karabansaraia, Sirian.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.