Karabakh Garaiko Bigarren Gerra

Karabakh Garaiko gerra 2020an zehar indartu zen gatazka armatua da. Gatazka hau Karabakh Garaian XX. mendearen hasieratik dago martxan era egoki batez konpondu gabe. 2020an, Azerbaijango indar armatuak batetik, eta Armeniaren eta Artsakh Errepublikaren ejerzitoak bestetik aurrez aurre jarri ziren berriro ere. Herrialde hauen arteko aurreko su-etena 1994an eman zen.

Karabakh Garaiko Bigarren Gerra
Collage irudia
Irudia
Motagerra
Honen parte daNagorno-Karabakh conflict (en) Itzuli
Denbora-tarte2020ko irailaren 27a - 2020ko azaroaren 10a
Data2020
KokalekuKarabakh Garaia
Armenian-occupied territories surrounding Nagorno-Karabakh (en) Itzuli
Armenia eta Azerbaijanen arteko muga
Azerbaijan
HerrialdeaArtsakh, Azerbaijan eta Armenia
Parte-hartzaileak
Honen ondorioa2020 Nagorno-Karabakh ceasefire agreement (en) Itzuli
2020−2021 Armenian protests (en) Itzuli
Osatuta
Azerbaijango soldadu bat hondakinen artean 2020ko urrian.
Automobila sua hartuta bonbardaketa baten ondorioz (Stepanakert).
Artsakh Errepublikaren ejerzitoa erasoak erantzuten.

Gerra Azerbaijanen garaipenarekin amaitu zen, lurralde galera objektibo handiak izan zituztelarik armeniarrek. Karabakh Garaiko muina armeniar kontrolpean geratu zen, baina eskualde batzuk galduta eta Armeniarekin lurreko konexio bakarra errusiarrek zaindutako puntu bat delarik harrezkero.

Lehen erasoak

Konfrontazioak Karabakh Garaiaren Kontaktuzko lerroan hasi ziren, 2020ko irailaren 27an. Bi aldeek baxak izanak azaldu zuten. Erasoen aurrean Armeniak zein Artsakh Errepublikak gerra legea ezarri zuten, populazioa erabat mobilizatuz aldi berean.[1] Azerbaijanek gauza bera egin zuen, gerra legea, eta, gainera, etxeratze-agindu ezarriz. Irailaren 28an Azerbaijango mobilizazio partziala aldarrikatu zen.[2]

Nazioarteko analisten arabera, ziur aski erasoak Azerbaijanek hasiak izan zitezkeen. Helburua Karabakh Garaiaren hain menditsuak ez diren barrutiak okupatzea izan daiteke; barruti horiek errazagoak dira hartzeko zeren eta barrualdea, menditsuagoa, hobeto gotortua egon daiteke.

Nazioartean hiru estatu Azerbaijanen alde kokatu dira: Afganistan, Pakistan eta Turkia. Turkiak, gainera, laguntza militar zabala eman dio Azerbaijani. Dirudienez, Turkiak Errusiaren eragina lurraldean gutxitzea bilatzen du, horretarako Azerbaijanen jarrera indartuz. Errusiak inperioaren rola jokatu du urteotan lurralde horietan.[3]

Nazio Batuen Erakundeak gatazka salatu du eta bi aldeei lehenbailehen negoziazioetara itzultzeko eskaera luzatu die. Europar Batasunak gauza bera eskatu du.

Gatazken jatorria

Karabakh Garaian gatazka ugari egon dira mendetan Armenia eta Azerbaijanen artean. Helburua beti bera izan da: eskualdearen gaineko kontrola lortzea. Azerbaijanek salatzen du Armeniak okupatu egin dituela Karabakh Garaia eta haren inguruko lurrak, berez Azerbaijani dagozkion eremuak izan arren. Han, Karabakhen herrialde autonomo bat direla aldarrikatzen dute. Armeniak ez du inoiz eskualdearen independentzia aitortu, baina bien arteko harremanak beti izan dira oso onak, esaterako, Karabakh Garaiko biztanleetatik gehienak armeniar jatorrikoak direlako. Beraz, bi aurkari nagusi daude gerra honetan, Armenia eta Karabakh alde batetik, eta Azerbaijan beste alde batetik. Bi fronte horien helburua argia da: lurraldearen gaineko botereari eustea Armeniarena; eta boterea eskuz aldatzea Azerbaijanena.[4]

Biktimak

Hildako eta zaurituen datuak ez dira argiak, baina segurua da oso handiak direla. Armeniaren arabera, baliteke 500 inguru izatea hildakoak. Azerbaijanek, ordea, ez du jakinarazi bere aldean militarrik hil ote den; soilik zibilen hilketak salatu ditu. Gerra honek familia asko suntsitu ditu, eta gatazka amaitzearen aldeko ahotsak ugaritu. Euren egoera jasanezina dela salatzen dute herritarrek; ez dute hildakoak zenbatzen jarraitu nahi.[4]

Protestak Euskal Herrian

Euskal Herrian bizi diren armeniarrek protesta desberdinak eraman zituzten aurrera. Horrela, urriaren 17an, Karabakh Garaiko gatazka salatzeko eta eskualdean bizi den egoeraz ohartarazteko, protesta ekintza egin zuten euskal errepideetan, AP-8a moztuz Irun eta Hendaia artean. 100 lagun inguruk euren kotxeak gurutzatu eta trafikoa geldiarazi zuten ordubetez. Hiru kilometro eta erdiko auto-ilarak sortu ziren Iparraldera bidean. [5]

Gerraren amaiera, azerbaijandarren garaipena

2020ko azaroaren 10ean, 44 eguneko borroka gogorren ondoren, azaroaren 10ean, Armeniako, Azerbaijango eta Errusiako buruzagiek adierazpen bat sinatu zuten gatazka amaitzeko.

Armeniak konpromisioa hartu zuen zenbait eskualde, Karabakhen bertan eta inguruan, Azerbaijanen esku uzteko. Era berean, Karabakheko parte handi bat armeniarren kontrolpean izan arren, gainerako estatu armeniarrarekin lotura gisa puntu bakarra geratu zen, Latxingo korridorea, non Errusiako indar batek kontrolatuko zuen pasabidea. Era berean, Nakhitxevan eta Azerbaijango mendebaldeko eskualdeak konektatzeko garraio-komunikazio berrien eraikuntza erraztea adostu zen.

Mapak

Egoera hau zen gerra piztu zenean, inguru marroiak Armeniak kontrolatuak, eta berdeak Azerbaijanek:

Karabakhko 2020ko gerraren hasiera.

Itunaren ondorioz, hau izan zen ezarritako egoera berria. Urdinez, Azerbajainek gatazkan irabazi zituen lurraldeak (denak beren konreolpean geratu ziren), berde ilunez Armeniak ebakuatu zituenak Azerbaijanek okupatzeko. Marroiz, armeniar kontrolpeko Artsakh eskualdea, kontrastean sobietar garaiko Karabakh Garai eskualdearen mugekin (marra zuri tartekatua). Artsakh eta Armeniako estatuaren artean, Latxin morez.

Gerra amaitzean, itunek zehaztutako muga berriak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.