Kara

Kara[1] (errusieraz: Ка́рское мо́ре, Karskoye more) Ozeano Artikoaren bazterreko itsasoa da, Siberiaren iparraldean dagoena, Zembla Berriaren eta Taimyr penintsularen artean. Erabat izoztua egoten da neguan, eta izotz zatiak izaten ditu udan.[2]

Kara
Kara is located in Errusia
Kara
Kara
Kara (Errusia)
OzeanoaOzeano Artikoa
EskualdeaErrusia
KontinenteaAsia
Koordenatuak77°N 77°E
Azalera926.000 kilometro koadro
Sakonerabatez bestekoa: 131 metro

Geografia

Mendebaldean Zembla Berria du, eta Karako itsasarteak lotzen du Barents itsasoarekin; ekialdean, berriz, Iparraldeko Zembla uhartedia du. 1.450 kilometro luze eta 970 kilometro zabal da, eta 926.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Batez besteko sakonera 110 metrokoa da. Barents itsasoarekin alderatuta, Kara hotza da oso, urteko bederatzi hilabete ematen baititu izoztua. Ob, Jenisei, Pyasina eta Taimyr ibaiak isurtzen dira Kara itsasora.

Historia

XVI. mendeko mapetan Oceanus Scythicus edo Mare Glaciale izena izan arren, XIX. mendera arte ez zen ondo esploratu. Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako itsaspekoak patruilatu zuten, sobietar itsaspekoak hondoratzeko asmotan, 1942ko udako Wunderland Operazioan.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.