Kaputxino eztarrizuri

Kaputxino eztarrizuria (Cebus capucinus) Cebus generoko animalia da. Primateen barruko Cebidae familian eta Cebinae azpifamilian sailkatuta dago.

Kaputxino eztarrizuri
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCebidae
GeneroaCebus
Espeziea Cebus capucinus
Linnaeus 1758[1]
Banaketa mapa

45 cm inguru luze da. Isatsa 35 cm luze izaten du. Ilea gaztaina-kolorekoa du; isatsa ere kolore bereko ile luzez estalia du, eta ez da oratzailea. Lepoan bilduta ibiltzen du askotan. Belarri inguruko, bularreko eta besagainetako ileak zuriak ditu. Beldur handia die hotzari eta hezetasunari, eta ez da, beraz, bere kabuz uretan sartzen. Uretan bakarrik utziz gero, ito egiten da. Fruituak, hostoak eta animalia txikiak jaten ditu. Berezko bizi-eremua Costa Ricatik Amazonas ibaiaren iparralderako lurraldea guztia du. Zoo askotan izaten dituzte kaputxinoak.[2]

Erreferentziak

  1. Linnaeus. (1758). 1 Syst. Nat., 29 or..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.