Kapusai
Kapusai edo kapusail euritik babesteko soingaineko kaputxaduna da[1]. Herri batzuetan txartes izena ere hartzen zuen[2]. Aldi berean gorputza eta burua estaltzen zuen artilezko jantzia zen, bereziki langileek eta artzainek erabiltzen zutena euritik babestu ahal izateko[3]. Amionok eta Aymeric Picaudek aipatzen duten janzkera izan liteke, Iberiar Penintsulan Erdi Aroan erabiltzen zena[3].
Jantziak bi atal ditu, bata aurretik eta bestea atzetik jartzen dena, eta besoen azpitik sokekin lotzen zen. San Telmo museoan ale bat gordetzen da[4].
Etimologia
Gaztelaniako capisayo hitzaren parekoa da[5], hau da, gainjantzi bat (capa) eta zaia (sayo) bat batera dituen jantzia.
Erreferentziak
- «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- «txartes - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- (Ingelesez) «Javier Hermoso de Mendoza - Tierra Estella y Ciudad de Estella, Navarra» www.sasua.net (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- «Capisayo . EMSIME» apps.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- «kapusai - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.