Kaprikornio tropikoa
Kaprikornio tropikoa ekuatoretik hegoaldera 23º27' dagoen paraleloa da. Eguzkia hegoaldeenen modu zenitalean jo dezakeen paraleloa da.[1] Abenduko solstizioan eguzki izpiak elkarzutak dira latitude honetan. Kaprikornio tropikoak, era berean, zonalde tropikalaren hegoaldeko muga zehazten du.
![](../I/World_map_with_tropic_of_capricorn.svg.png.webp)
Kaprikornio tropikoa.
Izenaren jatorria egun horretan antzina Eguzkia Kaprikornio konstelazioan zegoelako eman zitzaion. Gaur egun, hala ere, Ofiuko konstelazioak hartzen du leku hori.
Iruditegia
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2005-02-22). «Kantzer eta Kaprikornio tropikoak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.