Kapitulazio

Kapitulazioa[1] gerra batean edo bestelako borroka armatu batean, errenditzea zehazten duen hitzarmena da.[2]

Napoleon Ulmen austriarren kapitulazioa onartzen.

Kapitulazioak indar garaituak errenditzea eta lurraldea eta horien jabetzak garaileei ematea dakar, baldintza batzuen truke. Bi aldeetako buruzagiek eta diplomatikoek adosten dituzte baldintzak, eta haien mendeko guztiei eragiten diete. Baldintzak erlijiozkoak, zibilak edo militarrak izan daitezke. Kapitulazioak beti lehian dauden asentamenduak harrapatzea eta konkistatzea baino onuragarriagoak izaten dira, aurrez aurreko fakzioetan galerak saihesten baitituzte. Hala ere, amore emateak, normalean, baldintzek kaltetutako bandoaren liderren ohore eta ausardia falta adierazten du, eta horregatik, azken baliabide gisa edo alderdietako bat erabat suntsitzeko beldurrez baino ez da erabiltzen.

Gerraren lege eta ohiturei buruzko Hagako Konbentzioaren (1899) 35. artikuluak ezartzen du alderdi sinatzaileen artean adostutako itunek bat etorri behar dutela ohore militarraren arauekin. Eta behin adostuta, bi alderdiek errespetatu egin behar dituzte.[3]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. Euskaltzaindia. Kapitulazio. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  3. (Ingelesez) Hague II (July 29, 1899), Annex to the Convention, Article 35. Avalon.law.yale.edu.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.