Kapitalizazio sinple

Finantzetan, kapitalizazio sinplea edo kapitalizazio bakuna epe jakin batean kapital bati dagozkion interesak kalkulatzeko modu bat da, interesak kapitalera metatzen ez dituena, kapitalizazio konposatuan ez bezala.

Inbertitutako hasierako kapital bati dagozkion interesak, moneta-unitatetan, honela kalkulatzen dira, epe baterako, epeko aldi bakoitzeko interes-tasa izanik:

Bukaerako kapitala, interesak jaso eta gero, hasierako kapitala gehi interesak izango da. Honela kalkulatzen da:

Adibidez, 1000 euro ezartzen badira %5eko urteko interes tasa sinplean, bi urteren buruan jaso beharreko interesak honela kalkulatzen dira:

Guztira epemugan jaso beharreko zenbatekoa hasierako kapitala gehi interesak (50 euro urteko), hau da, guztira 1.100 euro izango dira. Formula erabiliz:

Jasotzen diren interesak konstante direnez alditik aldira, kapitalaren hazkundea lineala da kapitalizazio sinplean.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.