Kapitalizazio konposatu

Finantzetan, kapitalizazio konposatua epe jakin baterako inberitutako kapital bati dagozkion irabaziak edo interesak kalkulatzeko modu bat da, epe batetik bestera interesak kapitalera metatzen dituena, kapitalizazio sinplean ez bezala[1].

Kapitalizazio konposatuan, kapitalak modu esponentzialean gehitzen da, interesak kapitalean metatzen baitira interes gehigarriak jasotzeko.

Kapitalizazio-lege honetan, inbertitutako hasierako kapital bati dagokion bukaerako kapitala, moneta-unitatetan, honela kalkulatzen dira, epe baterako, epeko aldi bakoitzeko interes-tasa izanik:



Jasotako interesak bukaerako kapitalari hasierako kapitala kenduz kalkulatzen dira:



Adibidez, 1000 euroko inbertsioa egiten bada 3 urtetarako, urteko interes-tasa konposatua %10 izanik, 3 urteren buruan kapitala hau izango da:



Jasotako interesak 1331-1000=331 euro dira. Ohartu behar da kapitalizazio sinplean interesak 300 bakarrik lirateekela, 100 urteko hain zuzen.

Urtez urteko jarraipena egiten bada, argi ikusten da, urtero interesak kapitalera bildu eta horrela interesak sortzen direla interesen gainean:

UrteaHasierako kapitalaBukaerako kapitala
110001000×(1+0.1)=1100
211001100×(1+0.1)=1210
312101210×(1+0.1)=1331

Horrela, kapitalaren hazkundea esponentziala da alditik aldira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.