Kapitain Etxea

Kapitain etxea Errenterian kokatzen den XVII. mendeko etxea da. Martin de Rentería y Uranzu, XV. mendearen azken herenean jaioa eta "Errenteriako kapitaina" bezala ezaguna, XVII. mendeko etxe barroko honi izena ematen diona da[1].

Kapitain Etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Errenteriako hirigune historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Koordenatuak43°18′46″N 1°53′55″W
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
neoklasizismoa
Ondarea
EJren ondarea13

    Ezaugarriak

    Mehelinen artean dagoen oinplano angeluzuzeneko eraikina da, bi isurkiko estalkia du eta honen gailurra hareharrizko harlanduz egina den fatxada nagusiarekiko paralelo dago. Hasiera batean, beheko solairua eta bi altuera zituen, platabandaz banatuta geratzen zirenak. Hala ere, eskuineko aldeak aldaketa handiak jasan ditu, eta, ondorioz, pisuak jatorrizko altueratik mugituta geratzen dira eta baoek platabandak eteten dituzte. Zati horretan baoak, beheko solairuan, taberna baterako sarbideak dira, eta, goikoetan, etxebizitzako balkoiak. Elementurik interesgarriena armarria da, "Iturriza" legendarekin.

    Ezkerreko aldea deigarriago suertatzen da harri garbiarekin eta landutako harburudun teilatu-hegalarekin. Estilo bereko armarria du, baina ez simetrikoa, "Uranzuy" legendarekin. Baoak ardatz bakarrean banatzen dira, beheko solairuan sarrera dintelatua duena, eta lehen eta bigarren solairuetan burdin forjatuzko baranda duten balkoi irtenak. Gaur egun, eskuinekoa etxebizitza etxe bat da, baina ezkerra, kultur etxe bihurtu dute, fatxada garbitu eta barrualdea guztiz eraldatu dute udal kultura zerbitzuak hartzeko. Arku pare bat baino ez dira gorde beheko solairuan[1].

    Antzinako mapan ikus daitekeenez, etxea harresi barruan zegoen, Udaletxea eta Andra Mari parrokia bezala. Harresia ibaia eta itsasoarekin babestuta zegoen, eta lurretik zetozen erasoetatik defendatzeko lau dorretxe zeuzkan: Torrekua, Morrontxo, Zubiaurre jauregia, eta Mikelazulo atea. Marea goian zegoenean Errenteriako harresietaraino heltzen zen itsasoa garai haietan.

    Errenteria itsas bazterra zen. Itsasoa Madalena kaleraino eta Baselizaraino heltzen zen, harresitik kanpo.

    Ondarea

    Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].

    Erreferentziak

    1. «Kapitain Etxe Barrokoa - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
    2. «Kapitanenea 4 - 6 etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.