Kapirote
Kapirotea txano puntaduna da[1], forma konikoa duena. Euskal Herrian dantzetan eta jai zenbaitetan erabiltzen da, bereziki inauteriekin zerikusia dutenetan.

Oriako sorgin-dantzako kapiroteak.
Erabilpen adibideak
- Oriako sorgin-dantzako (Lasarte-Oria) dantzarien artean batzuek kapirote gorriak erabiltzen dituzte.[2] Santutxuko Gaztedi dantza taldeak 1964an berreskuratu zuen, ordurako desagertuta baitzegoen.[3]
- Ituren eta Zubietako joaldunek kolorezko zintekin eta lumekin dotoretzen dute buruan janzten dutena, tunturroa: kapirote moduko bat, hain zuzen.
- Tuterako inauterietan, zipoteroen kalejira gidatzen duen pertsonaia Kapirote Nagusia da (Capirote mayor), eta kapirotea darama jantzita[4].
- Aste Santuko prozesioetan ere erabiltzen da, bereziki Espainian: Nazarenos esaten zaie gaztelaniaz kapirote estalia erabiltzen duten prozesioko partaideei. Tunika batekin bat egiten duen zapi estalki batek tapatzen du kapirotea nazarenoen jantzian.
- Frantses jatorriko kolonoek Louisiana kolonizatu zutenean, inauteri ohiturak eraman zituzten bertara, eta han Mardi Gras ospatzen dutelarik egun, chaperon txano konikoak erabiltzen dituzte egun, cajun jendea bizi diren eskualdeetan.
- Espainiako Inkisizioak epaitzen zituen herexe akusatuak erridikulizatzeko, sambenito izeneko kapiroteak jartzen zizkieten.
- Ku Klux Klan talde arrazistaren zeremonietan ere kapiroteak erabili izan dira.
Iruditegia
- Joaldunen tunturroak, Ituren eta Zubieta.
- Nazareno espainiarrak, Valladolid.
- Cajun inauterian, 'chaperon txanoak, Louisiana.
- Dohakabe bat sambenitoa buruan, Goyaren artelana, 1811.
- Kanadako Ku Klux Klanen aldekoak, 1925.
Erreferentziak
- «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- kezka. «Santa Kurutz eta gallegoak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- Historia | Gaztedi Dantzari Taldea. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
- (Gaztelaniaz) «AULA – GRISENAUTAS» multiblog.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.