Kapetar dinastia
Kapetar dinastia[1] (frantsesez: Capétiens), frantziar jatorriko leinua da, Europako zaharrenetakoa, mila urtez gobernatu izan baitzuen Hugues Capetek (938–993) sortu zuenetik. Frantziako erregeak leinu horretakoak izan ziren 987tik 1328an Karlos IV.a (Nafarroako Karlos I.a) hil zen arte. Harrezkero, kapetarren bigarren mailako adarrek (Valois eta Borboi) erreinatu zuten Frantzian, Iraultza arte.
Leinu hau funtsezkoa izan zen Frantziako Estatua eratzeko. Hastapenean nahiz Île de France ingurua baino ez zuen egiaz mendean, kapetar erregeak handituz joan ziren boterea eta mendeko lurraldea.
Leinua katolikoa izan da tradizionalki. Lehenengo kapetarrek aliantza zuten Elizarekin. Frantziako Eerresuma, gainera, Gurutzadetako parte-hartzaile nagusienetakoa izan zen, guztira bost errege izan baitziren gurutzatu: Luis VII.a, Filipe Augusto, Luis VIII.a, San Luis eta Filipe III.a. Filipe IV.ak, berriz, Frantziaren kontrolpean jarri zuen aita santua.
Kapetarren artean familia harremanak on samarrak izan ziren eskuarki. Gehienetan, Frantziako erregearen seme eta anaia gazteenei estatuak edo tituluak ematen zitzaizkien zuten mailari eusteko eta Frantziako koroa ez aldarrikatzeko. Gainera, tronua aldarrikatzekotan, atzerriko bat aldarrikatzen zuten, eta, modu horretan, Europa osoan barrena zabaldu ziren kapetarrak.
Egungo Espainiako errege, Luxenburgoko Duke Handia leinu honetako kideak dira.
Hona hemen izandako tituluak:
- Frantziako errege (888-898, 922-923, 987-1792, 1814-1815, 1815-1848)
- Portugalgo errege (1139-1580, 1640-1853)
- Latindar Inperioko enperadore (1216-1217, 1221-1261)
- Napoliko errege (1266-1442, 1700-1707, 1735-1806)
- Siziliako errege (1266-1282, 1700-1713, 1735-1815)
- Akaiako printze (1278-1289, 1313-1322, 1333-1381, 1383-1386)
- Nafarroako errege (1305-1441, 1572-1792)
- Hungariako errege (1310-1386)
- Poloniako errege (1370-1399, 1573-1574)
- Espainiako errege (1700-1808, 1813-1868, 1874-1931, 1975-egun)
- Etruriako errege (1801-1807)
- Bi Siziliatakoko errege (1815-1860)
- Luxenburgoko Duke Handi (1964-egun)
- Borgoinako duke (956-1361, 1363-1482)
- Bretainiako duke (1212-1345, 1364-1532)
- Namurreko markes (1217-1237, 1429-1482, 1700-1713)
- Proventzako konde (1245-1481)
- Hainauteko duke (1253-1256, 1417-1482, 1700-1713)
- Borgoiniako konde (1329-1382, 1383-1482)
- Flandriako konde (1383-1482, 1700-1713)
- Brabanteko duke (1405-1482)
- Luxenburgoko duke (1412-1415, 1419-1482, 1700-1713)
- Lorrenako duke (1431-1473)
- Holandako konde (1433-1482)
- Milango konde (1700-1713)
- Parmako konde (1731-1735, 1748-1802, 1814-1859)
- Luccako duke (1817-1847)
Adarrak
Kapetarrek adar asko izan zituzten. Hona hemen nagusiak:
- Kapeto-Valois leinua
- Kapeto-Valois-Borgoina leinua
- Kapeto-Valois-Anjou leinua
- Kapeto-Valois-Orleans leinua
- Kapeto-Valois-Orleans-Angulema leinua
- Evreux leinua
- Kapeto-Courtenai leinua
- Kapeto-Borgoina leinua
- Portugalgo Kapeto-Borgoina leinua
- Avis leinua
- Braganza leinua
- Bigarren Braganza leinua
- Gaztelako Kapeto-Borgoina leinua
- Trastamara leinua
- Kapeto-Anjou-Sizilia leinua
- Hungariako Kapeto-Anjou-Sizilia leinua
- Kapeto-Borboi leinua
- Kapeto-Borboi-Orleans leinua
- Kapeto-Borboi-Espainia leinua
- Kapeto-Borboi-Espainia-Parma leinua
- Kapeto-Borboi-Espainia-Parma-Karlista leinua
- Kapeto-Borboi-Espainia-Parma-Luxenburgo leinua
- Kapeto-Borboi-Espainia-Bi Sizilia leinua
- Kapeto-Borboi-Espainia-Braganza leinua
- Kapeto-Borboi-Espainia-Karlista leinua
- Kapeto-Borboi-Espainia-Kadiz Sevilla leinua
Erreferentziak
- 182. araua: Dinastien izenak. Euskaltzaindia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).